Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna
Berriak Osasuna
qrcode

Osakidetzak osasun-zentro berria eraikiko du elgoibarren, eta zerbitzu gehiago izango ditu

2023-03-22

 Osasun-azpiegiturak 2.200 metro koadro baino gehiago izango ditu, eta Azokaren eraikinak hartzen duen espazioan egongo da, eraikina eraitsi egingo baita

Osasun Sailak eta Elgoibarko Udalak, gaur, udalerrian osasun-zentro berria eraikitzea adostu dute, gaur egungoa txiki eta zaharkituta baitago. Proiektua betetzeko akordioa gauzatzeko, konpromiso bat sinatu dute Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuak eta Ane Beitia Gipuzkoako udalerriko alkateak.

Egungo osasun-zentroak sarbide zaila du, eta haren egiturak ez du aukerarik ematen Elgoibarko eta inguruko (Mendaro, Soraluze…) herritarrei  –18.000 biztanle inguru– arreta emateko egungo eta etorkizuneko asistentzia-beharretara egokitzeko. Udalerri horretan eraikitzea aurreikusten den osasun-zentro berriak honako zerbitzu hauek izango ditu: medikuntza orokorreko 8 kontsulta, egoiliarrentzako 2 kontsulta, erizaintzako 8 kontsulta, medikuntza pediatrikoko 2 kontsulta, erizaintza pediatrikoko 2 kontsulta, talde-jardueretarako gela bat, odola ateratzeko gela bat, fisioterapia-gela bat, kirurgia txikiko gela bat eta emakumearen arloa, besteak beste.

Guztira, osasun-zentroak 2.264 metro koadroko azalera eraikia izango du, 6 solairutan banatuta( sotoa, beheko solairua + 4 solairu),gaur egun, Elgoibarko osasun-zentroak 960 metro koadro erabilgarri ditu. Osasun-ekipamendu berria Gipuzkoako udalerriko lehengo Azokaren espazioan altxatuko da; eraikin zaharra eraitsi egingo da horretarako.

          Lan horrek urrats bat gehiago dakar Euskadiko erakundeek, batetik, Euskadiko herritarren osasunarekin duten konpromisoan, eta, bestetik, lehen mailako arreta sendotzeko helburuarekin duten konpromisoan, osasun-asistentzia Euskadiko auzo, herri eta hiri bakoitzera gero eta gehiago hurbiltzen jarraitzeko. Gogorarazi behar da Osakidetzak, 2023ko aurrekontuan, 117 milioi euro dituela haren instalazioen eta ekipamenduen modernizazioan inbertitzeko.

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @osakidetzaEJGV
    2023-03-22

    Comentario de Twitter:
    🏥🚧 Osakidetza construirá un nuevo centro de salud en #Elgoibar con más servicios ➕ https://t.co/n56uiB95QZ

    Tendrá… https://t.co/Z1RYErcdZq

  • Argazkia SN Robot
    @itziar123456
    2023-03-22

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🏥🚧 Osakidetza construirá un nuevo centro de salud en #Elgoibar con más servicios ➕ https://t.co/n56uiB95QZ

    Tendrá más…

  • Argazkia SN Robot
    @seamistmermaid
    2023-03-23

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🏥🚧 Osakidetza construirá un nuevo centro de salud en #Elgoibar con más servicios ➕ https://t.co/n56uiB95QZ

    Tendrá más…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)