qrcode

Tapia: "2035ean erregai sintetikodun autoak baimentzeko euskal tesiarekin bat datorren Europako erabakiak bideratu behar du sortutako ziurgabetasuna"

2023-03-22

"Europak gure tesia bermatu du, eta hori dela eta, automobilgintzaren sektorean sortutako ziurgabetasuna birbideratuko delakoan gaude. Behin baino gehiagotan azpimarratu dugu azterketa lasai baten beharra, trantsizio energetikoa ahalik eta ondoen egiteko aukerarik onenak zein diren ikusteko, horrek eskatzen duen plangintza aintzat hartuta. Gizarte osoa hartu behar dugu kontuan, baita gaur egun ibilgailu elektrikorik eskuratu ezin dutenak ere, eta, gainera, gure industria-ehunarekin batera lan egiten jarraitu behar dugu, automobilgintzaren sektorea oso garrantzitsua baita”.

“Eusko Jaurlaritza 2050erako 0 emisioen helburuarekin konprometituta dago (NET ZERO 2050) eta horretarako emisioen murrizketan eta deskarbonizazioan aurrera egiten duten teknologia guztiak erabilgarriak dira, eta kontuan hartu behar dira. Jasangarritasunak eta industria-garapenak batera egin behar dute aurrera; Europatik Green Deal Industrial Plana definitu da, zero emisio garbiko teknologien sektoreko liderra izatea helburu duena”.

“Europak egin duen bezala espero dugu Espainiako Gobernuak ere ildo berean zuzentzea".

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-03-25

    Baliabide bat ezin da alferrik galdu gutxieneko inpaktua behar den neurri guztiak hartuta; edozein iturrik ere badu eragina, eta, gero, erregaiei bizia ematea, inpaktu minimoan, bere pisuaren arrazoia du.

  • Argazkia Xaver
    2023-03-25

    No se puede desaprovechar un recurso tomando cuantas medidas hagan falta impacto mínimo, cualquier fuente también tiene impacto luego dar vida a combustibles en forma mínimo impacto tiene su razón de peso.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak