Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Emakundek kontratu publikoetan berdintasuna sustatzen laguntzeko aholkularitza eskaintzen du

2023-03-22

Emakundek kontratu publikoetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen laguntzeko aholkularitza zerbitzua eskaintzen du Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan. Zerbitzu honen helburua da kontratazio publikoaren eremuan genero ikuspegia txertatzeko laguntza ematea, kontuan izanda Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken aldaketak. EAEko erakunde publikoei zein pribatuei zuzenduta dago eta dohainik da. Posta elektroniko bidez egindako kontsulta zehatzak erantzungo dira, 2 egun balioduneko epean (48 ordu). Informazio guztia hemen.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)