Berriak
Eu

2020ra arte Euskadiren energia-politika gidatuko duen estrategia onartu da

2011.eko abenduak 13

Dokumentuak egiten duen apustua da energia-aurrezkia % 22 hobetzea, energia berriztagarrien aprobetxamendua % 87 handitzea eta energiari lotuta dauden euskal enpresen teknologia- eta industria-garapena indartzea, enpresa horiek % 25 gehiago fakturatzeko

Jaurlaritzaren Kontseiluak Euskadi 2020 Energia Estrategia (3E2020) onartu du gaur, hurrengo hamarkadan euskal energia-politika gidatuko duen dokumentua, alegia. Estrategia hiru ardatz nagusitan oinarritzen da: energia-aurrezpenarekiko apustu irmoa, energia berriztagarriak sustatzea, eta energiari lotutako euskal industria-sektorea indartzea.

Euskadiren energia-politikak helburu zehatzak hartzen ditu barnean, hala nola:

- Energia-eraginkortasunari lotutako jardunak sakontzea sektore kontsumitzaile guztietan, 1.050.000 tep/urte aurreztuz 2020. urtean, eta amaierako energia-intentsitatea % 22 hobetzea. Neurri horien bitartez, Euskadik 4.000 eta 5.000 milioi euro bitartean aurreztu ahal izango ditu datorren hamarkadan.

- Petrolioaren azken kontsumoa 2020. urtean % 9 murriztea 2010. urtearekin alderatuta, garraio-sektorearekiko deslotura bultzatuz (37.100 ibilgailu elektriko), errepideko garraioan energia alternatiboak % 15 izan daitezen.

- Energia berriztagarrien aprobetxamendua % 87 igotzea 2020. urtean 905.000 tep-eraino iristeko, hau da, energia berriztagarrien azken kontsumoaren kuota % 14 izateko.

- Teknologia- eta industria-garapenaren lehentasunezko 8 arlo sustatzea energia-esparruan, eta energia-sektoreko enpresen fakturazioa % 25 igotzea.

- 10.710 milioi euroko inbertsioak mobilizatzea 10 urteko aldian, erakunde-politika konprometituaren eta ereduzkoaren bitartez, sustapenerako, laguntzetarako eta inbertsio publikoetarako % 16,5 emango duen politika.

Herrizaingok terrorismoaren biktimen elkarteentzako laguntzak onartu ditu

Gobernu Kontseiluak Herrizaingo sailburuak terrorismoaren biktimei laguntzeko erakunde eta elkarteentzat deitutako laguntzak jasotzen dituen Agindua onartzea erabaki du gaurko bileran. Horretarako 260.000 euroko diru-partida onartu dute, elkarteen artean banatzekoak, datorren urtean horien ekitaldi eta proiektuak finantzatzeko, eta Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Programan ezarritako laguntza zuzenak osatuko dituzte.

EAEko VI: Mendekotasun-plana 2011-2015

Prebentzioz jokatzea ezinbestekoa dela jaso da planean, egoera ahulenetan dauden eta gizartetik baztertua geratzeko arriskua duten pertsonen eta taldeen arriskuak eta kalteak kontuan hartuta.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2011.12.13)

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011-12-13n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)
  • Idoia Mendia Cueva
    Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua (IX legealdia)