Eman odola!
Berriak Segurtasuna
qrcode

Jokoaren Euskal Kontseiluak oniritzia eman die Jokoaren Euskal Behatokiak egindako txostenei eta Jokoa Ikuskatzeko 2023ko Planari

2023-03-21
  • Ertzaintzako Joko eta Ikuskizunen Unitateak 6.000 ikuskapen baino gehiago egin zituen 2022an, eta joko-makinak dituzten ostalaritzako lokaletan adingabeen kontrola egiteko kanpaina bereziak egitea aurreikusten du

Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea buru dela eta Aitor Uriarte Joko eta Ikuskizunen zuzendaria bertan zela, egin da gaur goizean, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan, Jokoaren Euskal Kontseiluaren bilera, Euskadiko ausazko jokoen jarduerak aztertu, planifikatu eta kontrolatzeko helburuarekin.

Bileran jokoaren alderdi ezberdinak arautzen dituzten erakundeak elkartu dira (Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak eta Euskadiko udalerrien ordezkaritza), eta UPV/EHUrekin koordinatuta, eta Jokoaren Euskal Behatokiaren bidez, 2022an egin diren lanen aldeko iritzia eman dute; horrez gainera, 2023rako lanak planifikatu ere egin dituzte:

2022an, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun, Hezkuntza, Osasun, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailek egindako “Arrisku-jokoa goiz detektatzeko eta prebenitzeko gida” ere argitaratu zuten. Txosten horretan jaso da arduratsua ez den jokoaren arriskuei, diagnostiko-erremintei eta prebentzio- eta tratamendu-baliabideei buruzko informazio praktikoa, nerabezaroan eta gaztaroan arriskuko jokoa garaiz detektatzeko eta horren prebentziorako.

Horrez gainera, besteak beste, Eusko Jaurlaritza joko-makinen baldintzak eta ezaugarriak, horien interkonexio-baldintzak eta horiek kontrolatzeko eta ikuskatzeko behar den ekipamendua arautuko dituen agindua izapidetzen ari da. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako joko eta ikuskizunen taldearen 2022ko jarduketa laburbiltzen duen memoria eta Ertzaintzako Joko eta Ikuskizunen Unitatearen 2023rako Ikuskapen Plana ere aurkeztu dituzte.

JOKOAREN KONTROLA ETA IKUSKAPENA

Ertzaintzako Joko eta Ikuskizunen Unitateak 6.000 ikuskapen baino gehiago egin zituen iaz Euskadin, indarrean dagoen araudia betetzen den kontrolatzeko eta, bereziki, joko-establezimenduen sarbideak kontrolatzeko legez ezarritako betebeharra betetzen dutela bermatzeko, hain zuzen ere, sartzea debekatuta duten pertsonak, bereziki, adingabeak, sar ez daitezen. Horrez gainera, ordutegiak betetzen diren ere zaindu dute.

Kontrol horien ondorioz 35 zehapen-espediente izapidetu zituzten.

2023an Unitate horrek adingabeak kontrolatzeko kanpaina bereziak egingo ditu apustu-terminalak edota joko-makinak dituzten ostalaritzako lokaletan, ohiko ikuskapen-jarduerez gainera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak