Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Abian da World Maritime Week 2023eta Euskadiko itsasketa sektoreak presentzia nabarmena izango du

2023-03-21

• Inaugurazioan Oroz sailburuordeak tradizioa eta modernizazioa uztartzeak duen garrantzia defendatu du, jasangarritasuna eta Europar Batasunak arrantzako eskualde-erakundeetan lidergo sendoa izateko beharra bermatze aldera.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak presentzia nabarmena izan du Bilbao Exhibition Centren martxoaren 21etik 23ra bitartean egingo den World Maritime Week-en (WMW). Oroz sailburuordeak inaugurazioko osoko bilkuran parte hartu du, eta, Arrantza eta Akuikulturako zuzendari Leandro Azkuerekin batera, Eurofishing Jardunaldi Teknikoaren bi saioak ireki ditu. Bertan, nazioarteko adituek itsasoko espazio-plangintzaren eta benetako kasuekin egindako tunidoen kudeaketaren erronkei helduko diete.

Inaugurazio ekitaldian, Orozek bi mezu nagusi eman nahi izan ditu: tradizioa eta modernizazioa uztartzearen garrantzia, sektorearen jasangarritasuna bermatzeko, “guztion artean lan eginez itsasoak zainduko dituzten eta milaka urte dituen sektore baten jasangarritasuna ahalbidetuko duten interesak bateratzeko, errespetuzko arrantza baten bidez” eta Europar Batasunak eskualdeko arrantza-erakundeetan lidergo sendoa izateko beharraren bitartez.

World Maritime Week nazioarteko itsas sektorearen topaketa erreferentea da, eta, aldi berean, nazioarteko lau kongresu egingo dira honako sektore hauei buruz: ontzigintza (SINAVAL), arrantza (EUROFISHING), portuak (FUTUREPORT) eta olatu, marea eta korronteen energia (OCEAN ENERGY CONFERENCE).

Honako hauek aurkeztu dira: erakusketa-gune bat, hitzaldien programa zabal bat, Networkingera bideratutako atal garrantzitsu bat (alderantzizko misioak jasoko ditu), B2B topaketak nazioarteko armadoreekin/ontzi-enpresekin eta ontziolekin, erosleen eta agintarien ordezkaritza eta lehenengo World Maritime Week Awardak. 84 enpresak guztira erakutsi dituzte beren produktuak eta nazioarteko mailarik goreneko 90 aditu inguruk hitz egin dute jardunaldi teknikoetan.

Eusko Jaurlaritza WMWren babeslea eta Eurofishinsgen batzorde zientifikoaren kidea da. Hala, WMW AWARDSen epaila da. Lehenengo aldiz deitu dira eta lau sari banatuko dira, bat kongresu bakoitzean ordeztutako sektore bakoitzeko.
Azalpen-atalari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak stand partekatua dauka Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzarekin, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzarekin eta Azti zentro teknologikoarekin. Horren bidez, Euskadin arlo bakoitzean lortutako aurrerapenak eta arrantzaren digitalazioaren bidez haren eraginkortasuna, jasangarritasuna eta errentagarritasuna hobetzeko garatutako teknologiak eta tresnak azalduko dira.

Eurofishing jardunaldi teknikoak

Arrantzak bere forua dauka Eurofishingen. Jardunaldi horien gai nagusia Itsasoko Plangintza Espazialaren (IPE) ingurukoa da, itsasoko esparruaren erabilera tradizionalen eta agertzen ari diren erabileren elkarbizitza jasangarria bermatzeko beharrezko tresna. Saioa mahai-inguru batekin amaitu da, non partaideek itsasoko esparruaren ikuspuntu eta interes desberdinetatik eztabaidatu duten. Eurofishingaren esparruan ere Atunontzi Izozkailuen Jardunaldia egingo da.

ANABACek antolatutako eta Oroz sailburuak inauguratutako jardunaldian gaur egun atun tropikalaren munduko arrantza definitzen duten eta flotari sektore globalizatu batean laguntzen dioten ingurumeneko irizpideak eta irizpide sozioekonomikoak jorratu dira Jardunaldi beraren barruan, Aztiko ikertzaileek atun-AEE-ei buruz hitz egin dute, eta Bermeo Tuna World Capital aurkeztu da, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak eta Aztik bultzatutako ekimena.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)