Berriak Segurtasuna
qrcode

Josu Erkoreka Roberto Palmarekin, ESAN sindikatuaren idazkari nagusiarekin elkartu da

2023-03-21

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak Roberto Palma, ESAN – Euskal Polizien Sindikatu Abertzale Nazionalaren idazkari nagusia hartu du gaur eguerdian Eusko Jaurlaritzaren Gasteizeko egoitzan. Roberto Palmak Ertzaintzaren sindikatuaren ordezkaritza gorena bere gain hartu zuenetik biek egin duten lehenengo bilera instituzionala izan da.

Ertzaintzaren ordezkari-kopuruari dagokionez bigarren sindikatua denaren kezkak eta aldarrikapenak ezagutzeko aukera eman dio bilerak lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari.

Josu Erkorekak espero du ESAN sindikatuarekin, “125 Mahaia” izenekoan ordezkaritza duten Ertzaintzako gainerako sindikatuekin bezala, harreman arina, adiskidetsua izatea, eta hori lagungarria izatea Ertzaintzako plantillaren lan-baldintzak eta kidegoak herritarrei ematen dien zerbitzu publikoa hobetzen jarraitzeko.  

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak