Eman odola!
qrcode

Garraio Sailak urtebete barru amaituko du Euskal Y-aren Hernani eta Astigarraga arteko tartea

2023-03-22
  • Donostiarako abiadura handiaren sarbidea da, eta aire zabalean joango da Hernani eta Astigarraga artean
  • Ia amaituta dagoen abiadura handirako Estatuko lehen zubibide tenkatua hartzen du

 

Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak gaur ziurtatu duenez, Donostiarako abiadura handiko trenaren sarbidea urtebete barru amaituko da. Arriolak, Pedro Marco Azpiegitura eta Garraio sailburuordearekin eta Euskal Trenbide Sareko (ETS) arduradunekin batera gaur goizean Hernani-Astigarraga tartera egindako bisitan egiaztatu duenez, obra-zuzendaritza abiadura handirako Estatuko lehen zubibide tenkatua eraikitzeko lanak amaitzear dago.

Tarte hori 2,4 kilometro izango da luze, eta 94 milioi euroko inbertsioa eskatuko du. Nazioarteko zabalera duten trenbideak, jada bertan dauden ohiko zabalerako trenbideen artean sartuko dira, eta, ondoren, Donostiako Atotxako geltokirantz jarraituko dute, zabalera mistoko hirugarren erreia duen plataformatik.

Bisitan zehar, Arriolak egiaztatu ahal izan du hilabete baino zertxobait gehiago falta dela Espainiako abiadura handiko lehen bidezubi tenkatuaren eraikuntza amaitzeko: “Orain arte eraikitako tarte berezienetakoa da hau, eta, gainera, konplexutasun handia du: Urumea ibaia birritan gurutzatzen du eta A15 errepidearen artean eta trenbide-linearen paraleloan doa, Madril-Irun zerbitzu erregularrek martxan jarraitzen duten bitartean”, nabarmendu duenez.

Hernani-Astigarraga da Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak 2006an Adifekin batera sinatutako lehen kudeaketa-agindua osatzen duten 18en arteko azken-aurreko tartea –Astigarraga-Lezo tartea informazio-azterlaneko fasean dago–. 2017an bi administrazioen arteko hitzarmena aldatu izanak, besteak beste, Atotxako geltokia, Ezkiokoa (obra zibila amaituta dago), Astigarragako geralekua eta Astigarraga-Oiartzun-Lezo tartearen eraikuntza gehitu zizkion aginduari. “Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria funtsezko azpiegitura da hiru lurraldeak eta haien metropoli-eremuak azkar eta era jasangarrian lotzeko eta Euskadik Iberiar Penintsularen eta Europa osoaren artean duen kokapen estrategikoari balioa emateko”, azaldu du sailburuak.

Ezaugarri teknikoak

Obra 3 tipologia desberdineko egitura jarraitu batean datza: hurbilketarako bidezubia, erdiko bidezubia eta luzapeneko zubibidea.

Erdiko bidezubia 482 metro da luze, eta Espainiako abiadura handiko lehen zubi tenkatua da. Aukeratu den tipologiaren arrazoia, Urumea ibaia bi aldiz zeharkatu eta A15aren azpitik igaro behar duela da. Ibaiaren gaineko bidegurutzeko baoak 67 eta 120 metro librekoak dira, eta egitura hori eta Uraren Euskal Agentziaren bideratze-proiektua bateragarri egiteko aukera ematen dute, uholdeen aurrean babesteko.                                                                                       

Ia 30 metroko altuera eta U formako sekzioa duten 3 masta tenkatu izateaz gain, egitura izugarria da, eta, aldi berean, teknikoki oso konplexua, oinplanoan duen trazadura S erako bihurgunea baita.

Bestalde, luzapeneko zubibideak 347 metro ditu, eta nazioarteko zabalerako trenbideak plataforman sartzeko aukera ematen du. Horretarako, Ergobiako goiko pasagunearen gainetik igarotzeaz gain, eskuineko trenbideari haren taularen azpitik igarotzen utzi behar dio. 4. estributik aurrera, 4 trenbideak paraleloan doaz, ondoren 6 bihurtzen diren eta etorkizuneko Astigarragako geltokiaren aldirietako bi nasatarako tokia uzten duten arte.

Trenbideko zabalgune hori egiteko eta luzapeneko bidezubia eraikitzeko, dauden trenbideetatik hainbat desbideratze egin dira.

Gaur egun, trenbide bakarreko trenbide-zirkulazioa mendi aldera doa, eta, horrela, behin betiko eskuineko trenbidea eraiki ahal izango da, baita luzapeneko bidezubiaren taula, eta lehendik dagoen trenbide-plataformaren kota eta abiadura handia 500 urteko uholde-alditik gora altxatzeko aukera ematen duen horma-sistema ere. Lan guztiak amaitu ondoren, azken mozketa batean, behin betiko trenbideak azken posizioan jarriko dira martxan.

7 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @iarriolal
    2023-03-22

    Comentario de Twitter:
    Toda la información sobre esta obra: https://t.co/3LV1Hv1l1M

  • Argazkia SN Robot
    @iarriolal
    2023-03-22

    Comentario de Twitter:
    Obra honen inguruko informazio guztia, @Gob_eus|en @Irekia|n: https://t.co/icLori07Lf

  • Argazkia SN Robot
    @socialistavasco
    2023-03-22

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: Toda la información sobre esta obra: https://t.co/3LV1Hv1l1M

  • Argazkia SN Robot
    @socialistavasco
    2023-03-22

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: Obra honen inguruko informazio guztia, @Gob_eus|en @Irekia|n: https://t.co/icLori07Lf

  • Argazkia SN Robot
    @PSEGIPUZKOA
    2023-03-22

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: Toda la información sobre esta obra: https://t.co/3LV1Hv1l1M

  • Argazkia SN Robot
    @socialiseuge
    2023-03-22

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: Toda la información sobre esta obra: https://t.co/3LV1Hv1l1M

  • Argazkia SN Robot
    @suarez_suar500
    2023-03-22

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: Toda la información sobre esta obra: https://t.co/3LV1Hv1l1M

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak