Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

EAE-ko Mendetasunei Buruzko VI.Plana aurkeztu da

2011.eko abenduak 12

Drogen erabileratik eta beste adikzioetatik eratorritako arazoen kopurua azken urteetan egonkor mantendu da. Aldiz, horien konplexutasunak gora egiten du aldagai pertsonalak, psikosozialak eta sozio-ekonomikoak tartean daudelako

EAE-ko Mendetasunei buruzko VI.Plana pragmatikoa da, egungo baldintzetan oinarritua. Halaber, malgua da, izan ere, planteamendu zurrunetatik aldenduz, eraginkortasuna du helburu. Aurreko Planetan Prebentzio Unibertsalaren bitartez (haurtzaroa, gaztaroa, ikasleak) atentzioa jaso duten kolektiboetan ipintzen du arreta, baina ahultasun handiagoko kolektiboetara zabaltzen da, horietan ematen baitira adikzioei lotutako arazo gehienak. Kolektibo horiei bideratuko zaizkie prebentzio hautakorreko eta egokituko programak.

Oinarrizko hiru estrategia daude: eskaintzaren kontrola, eskaeraren murrizketa eta profesionalei laguntza ematea. Baina estrategia horietatik abiatuz sei lerro nagusitatik sortutako 25 programatan biltzen diren neurriak ritsi diren pertsonen egoerak barne hartzen dituzte.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)