Melgosak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak norberaren bizitza, familia eta lana uztartzearen alde egiten duen apustua EAE-ko enpresetara iritsi dela
- Gaur, martxoaren 23an, Kontziliazioaren eta Erantzunkidetasunaren eguna da
- Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak azaldu du Jaurlaritzak urtean 30 milioi euro baino gehiago bideratzen dituela mota horretako neurriak hartzera
- “Kontziliazioak atea irekitzen du zaindu nahi duten pertsonek zaindu dezaten, edo baldintza hobeetan zaindu dezaten”
- Enpresa berrik egin dute bat Kontzilia Komunitatearekin; alegia, enpresa hauek edo beren kontziliazio-plana ezarrita dute edo bi urteko epean ezartzeko konpromisoa hartu dute
Bilbo, 2023/03/23
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak handitu egin du norberaren bizitza, familia eta lana uztartzearen aldeko apustua eta, hala, EAEko enpresei aukera eman die langileek behar pertsonal eta familiarrei erantzuteko aukera izan dezaten neurriak ezartzeko.
Hala, iaztik, langileei lan-murrizketak edo eszedentziak hartzeagatik eskaintzen zaizkien laguntza zuzenez gainera, beste laguntza-lerro bat gehiago sortu da, enpresentzako laguntzak, eta haien xedea da enpresek diagnostiko bat eta ekintza-plan bat egin ahal izatea, haien plantilletako kontziliazioa hobetzeko. Gainera, Jaurlaritzak gaian kontzientziatuta dauden enpresei laguntzen die, esperientziak partekatzea eskaintzen duen sare baten bidez, eta aholkularitza indibidualizatua du, Kontzilia Komunitatea.
Gaur, zehazki, martxoaren 23an, Kontziliazioaren eta Erantzunkidetasunaren egunean, Kontzilia Komunitatea Bilbon batu da, eta ongi etorria eman die hari atxiki berri zaizkion enpresei, guztira 25 direla. Ekitaldian, Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak honako hau nabarmendu du: “Eusko Jaurlaritzak apustu irmoa egiten du familia-politiken, berdintasun-politiken eta zaintza-politiken alde, eta, hala, haur-pobreziaren aurka ere borrokatzen da”. Haren iritziz: “Kontziliazioak atea irekitzen du zaindu nahi duten pertsonek zaindu dezaten, edo baldintza hobeetan zaindu dezaten”.
Komunitatekoa izateak doako sarbidea ematen die entitate kideei zenbait baliabidetara: laguntza eta orientazio indibidualizatua kontziliazio-neurriak abian jartzeko; urtean lan partekatuko hiru edo lau saio; kontziliazioarekin zerikusia duten informazioa eta materialak, eta Komunitatearentzako interesekoak diren gaiei buruzko prestakuntza, zenbait arlotako adituen eskutik. Komunitateko kide izan nahi duten enpresei eskakizun bakarra exijitzen zaie: kontziliazioaren diagnostiko eta plan bat izatea (edo hura gehienez bi urteko epean izateko konpromisoa), eta neurriren bat abian jartzeko bitartekoa.
Melgosak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak kontziliazioa sustatzeko zenbait lerro ditu abian:
- Zaintzeko denbora bat hartzen duten langileentzako laguntza zuzenak. 2022an: 12.007 pertsona izan ziren seme-alabak zaintzeko eszedentzien edo lanaldiaren murrizketen laguntzen onuradun. 28,3 milioi euroko inbertsioa eragin zuten. Beste 447 pertsonak zuzeneko laguntza ekonomiko bat jaso zuten, mendekotasun-egoeran dauden familiak zaintzeko eszedentzia edo lanaldiaren murrizketa egoeran egoteagatik. Pertsona horietan 1,2 milioi euro inbertitu ziren.
- Iaztik, laguntza ekonomiko zuzenak daude haien plantillen kontziliazioa hobetzeko diagnostiko bat eta ekintza-plan bat egiten duten enpresentzat. Iaz, 44 enpresa laguntza-lerro berriaren onuradun izan ziren; 220.500 euro baino gehiagoko inbertsio publikoa egin zen. 260 langile baino gehiago izan dira onuradun.
- 2023an, laster, laguntza berri horien bigarren deialdia argitaratuko da, baina aurrekontua handitu egingo da, eta 420.000 eurokoa izango da; hala, 80 enpresa berri baino gehiagotara eta 4.200 langile baino gehiagotara iristea da helburua.
- Enpresa-sarerako sustapena, Kontzilia Komunitatea: ikaskuntza kolektiboko espazio bat; hartan, kontziliazio-plan bat duten (edo bi urteko epean izateko konpromisoa duten) enpresek eta entitateek esperientziak, ezagutza eta jardunbideak partekatzen dituzte, kontziliazioaren aldeko apustua indartzeko, langileei laguntzeko modu gisa.
- Bere web-orria du: euskadi.eus/kontzilia. Hartan, gaiari buruzko informazio guztia biltzen eta eskaintzen da.
Gainera, sailburuak azaldu duenez, bere sailak, datorren ekainean, gaiari helduko dion biltzar bat antolatuko du.
“Kontziliazioaren alde egiten dugun inbertsioa urtean 30 milioi euro baino gehiagokoa da, EAEko familiei laguntzeko abian jartzen ditugun beste neurri batzuk kontuan izan gabe: besteak beste, seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzak; aitatasun- eta amatasun-baimenak parekatzeko laguntzak eta baimenen hedapena guraso bakarreko familietan; seme-alabak hazteko eta mantentzeko hileko laguntza berriak; haurreskolen doakotasuna irailetik; etxean betiON edo OK laguntzak; Gizarte Zerbitzuen zorroa, eta zerga-hobariak”, nabarmendu du Melgosak.
Kontziliazioa eta zaintzak, eskutik
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Kontzilia Komunitatea eratzen duten enpresei azaldu dienez: “zuon apustua ere zaintzei eta berdintasunari bide ematearen aldeko apustua da”. “Familia-zaintza loturaren eta normalean borondatezkoa izaten den konpromisoaren adierazpena da, eta maitatzeko eta maitatuak izateko nahiaren eta itxaropenaren adierazle ere bada. Gure ustez, norberaren erabakia, kontzientea, informatua eta familia barruan erantzunkidea izan behar du familiak zaintzeak eta senitarteko bat zaintzeak. Familia-zaintzak, beraz, aukera bat izan behar du”, esan du.
Hori horrela, Melgosak aldarrikatu du norberaren bizitza, familia eta lana uztar daitezen sustatzea bat datorrela EAEk behar duen zaintza-ereduarekin. “Zaintzeko behar diren laguntzetarako bide eman behar dugu (informazioa, orientazioa, prestakuntza, atsedena, laguntza psikosoziala…), erakunde-zaintza eta, nola ez, kontziliazio-neurriak barne, ezinbesteko euskarri gisa”.
“EAEn geure zaintza-ereduaren alde egiten dugu, gizartearen lau sektoreen zaintzetarako laguntza babesten duen ereduaren alde: familiak eta erkidegoak, gizarte-arloko ekimeneko eta esku-hartzeko erakundeak, enpresak eta sektore publikoa”.
“Ez dut ahaztu nahi normalean emakumeok zaintzen dugula, dela familia-eremuan dela erakunde-eremuan. Gainera, aitorpena eskasa izan ohi da, eta ugalkortasun-lanari lotuta zaindu ohi dugu”, esan du Melgosak. “Aurrez aurre dugun gizarte-testuinguruak sozialki zaintzak berrantolatzeko, ikusarazteko, balioesteko eta banatzeko aldarrikatzen du. Eta eginkizun hori gizonek eta emakumeek, erakunde publikoek eta familiek edo erkidegoak partekatu behar dute. Baina baita enpresek eta hirugarren sektore sozialak ere”, esan du, amaitzeko.
-
2023-03-27
El teletrabajo en el GV y en el resto de administraciones vascas es un derecho que se ha convertido en algo totalmente discrecional, depende exclusivamente de la jefatura que te toque, lo que lleva a que en muchos departamentos no se vean apenas casos, mientras que en otros es una práctica más habitual, sin existir una razón aparente para ello. La coletilla de “necesidades del servicio” que incluye la normativa es una barrera a la verdadera conciliación, una tabla de salvación a la que se pueden agarrar las responsables menos partidarias de este modelo de trabajo sin que, a la hora de la verdad, nadie desde los ámbitos de decisión defienda a las personas trabajadoras. Echo en falta una apuesta decidida del Gobierno Vasco por implantar el teletrabajo en la administración y liderar, de esa manera, su extensión al resto de la sociedad.