Eman odola!
qrcode

Mahastizaintza eta ardogintza sektoreko 53 euskal enpresak parte hartzen ari dira ProWein nazioarteko azokaren 28. edizioan

2023-03-20

• Upategi horietako 36k Euskadi Basque Country – Basque Wine markarekin erakusten dituzte beren produktuak.

• Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea Dusseldorfen izan da upategi horiekin batera.

• Nazioarteko esportazioak Euskadiko ardoen eta edarien negozio-ildo garrantzitsuenetako bat dira; horregatik, oso interesgarria da Alemaniako azokan parte hartzea.

Alemaniako Düsseldorf hirian ari da egiten berriro ProWein Ardo eta Edari Alkoholdunen Nazioarteko Azoka, mahastizaintza eta ardogintzaren sektorerako nazioarteko topaketarik garrantzitsuena, martxoaren 19tik 21era bitartean. 28. edizio hau pandemiaren ondorengo murrizketarik gabeko lehen edizioa izango da, eta, beraz, antolakuntzak jende asko bertaratuko den itxaropena du.  du.

Euskaditik, Eusko Jaurlaritzaren eskutik, 36 euskal upategi ari dira parte hartzen; Euskadi Basque Country – Basque Wine markarekin. Arabako Errioxako 21 upategi, Getariako 10 txakolin upategi, Arabako 2 txakolin upategi, Bizkaiko beste bi txakolin upategi, Euskadiko sagardo naturalaren sagardotegi bat eta enpresa destilatzaile bat.

Horiek guztiek Messe Dusseldorf azoka-esparruko 11. pabilioiko 290 m2-ko espazioan erakusten dituzte beren produktuak, Euskadi Basque Country standean.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Raúl Perez azokan izan dira gaur goizean, ProWein 2023an parte hartzen duten euskal upategi eta enpresei babesa adierazteko.

Eusko Jaurlaritzak elikagaien eta edarien euskal industria sustatzen laguntzea da 2023ko Sustapen Planaren helburu estrategikoetako bat, Euskadiko Elikaduraren Balio Katearen lehiakortasuna bultzatzeko.

Nazioarteko esportazioak Euskadiko ardoen eta edarien negozio-ildo garrantzitsuenetako bat dira. Horregatik, garrantzitsua da upeltegi horien parte-hartzea, Alemaniako azoka erakusleiho onena baita mundu osoko merkataritza-harreman berriak sortzeko. 25 urtez baino gehiagoz, ProWein munduko mahastizaintza- eta ardogintza-industriaren 1. ekitaldia bihurtu da.

Azoka publiko profesional bati zuzenduta dago soilik, eta bertaratzen diren bisitariak banaketa-kanalen erosle adituak dira (handizkariak, hotel-industria, catering, txikizkari espezializatua, inportatzaileak, kate handiak, etab.).

Mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreko berrikuntza nagusiak Düsseldorfen izango dira. Erakustaldi berezien, mintegien eta klase magistralen bidez, bisitariak sektoreko joera nagusien berri izan ahal izango du, edo zuzenean mahastizainekin bilatzen duen hori partekatu ahal izango du.

Edizio honetan, Euskadi Basque Country-Basque Wine markarekin erakusgai dauden upategiez eta enpresez gain, beste 17 euskal upategik ere parte hartuko dute stand propioarekin Alemaniako azokan.

Euskadi Basque Country – Basque Wine-ren standean dauden enpresak Prowein 2023an:

Arabako Errioxako upeltegiak

BODEGA 202
BODEGA BELLO BERGANZO
BODEGAS ALTÚN
BODEGAS COVILA
BODEGAS LOLI CASADO
BODEGAS LUIS ALEGRE
BODEGAS MEDRANO IRAZU
BODEGAS OSTATU
BODEGAS RUIZ DE VIÑASPRE
FAMILIA CHAVARRI
GARCIA DE OLANO
LARCHAGO
MAISULAN
MENDIETA OSABA WINES
PUJANZA BODEGAS Y VIÑEDOS
SEÑORÍO DE ARANA
SIERRA DE TOLOÑO
VIÑAS LEIZAOLA-EL SACRAMENTO
VIÑEDOS Y BODEGAS DE LA MARQUESA
VALSERRANO
VALDEMAR FAMILY

Getariako Txakolina

AITAREN UPATEGIA/BODEGA
AKARREGI TXIKI
GAINTZA TXAKOLINA
HIKA BODEGA
HIRUZTA TXAKOLINA
MOKOROA TXAKOLINA
TALAI BERRI TXAKOLINA
TXAKOLI ZUDUGARAI
TXOMIN ETXANIZ
TXAKOLI AMEZTOI

Arabako Txakolina

ASTOBIZA BODEGA
BODEGA BAT GARA

Bizkaiko Txakolina

BODEGA BERROJA
BODEGAS VIRGEN DE LOREA

Sagardoa eta Destilatuak

BASQUE MOONSHINERS
SIDRAS BEREZIARTUA

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak