Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Isabel Celaá IKASTEA "hezkuntza-eragile guztiek parte hartzeko eta berriak bilatzen dituen espazio bat" aurkeztu du

2011.eko abenduak 12

Hezkuntza-atari berriak sistemaren informazio eta zerbitzu guztietara sartzeko puntu bakarra eskaintzen die hezkuntza-sistema osatzen duten pertsona guztiei: ikasleak, familiak, irakasleak eta ikastetxeak

Hezkuntza-eragile guztien proposamen eta eskaeretatik sortzen da eta on-line baliabide didaktikoak izango ditu, haien eskura egongo direnak. IKASTEA proiektuaren bitartez Patxi López Lehendakariak hasitako gobernu irekiaren ildoa hezkuntzara zabaltzen da. Orain arte, Hezkuntza Sailaren web orrian eta Hezkuntzari lotutako organismo eta proiektuei (ISEI-IVEI, unibertsitateak, Tknika, Irale, Euskadiko Eskola Kontseilua, Berritzeguneak, Zientziategia,etab…) eskainitako hamabost atari telematikoetan zegoen sakabanatuta euskal hezkuntza-sistemari buruzko informazioa. IKASTEAK online baliabide horiei guztiei sarrera zentralizatu eta erraza eman nahi die eta, gainera, hezkuntza-sistemaren informazio guztia puntu bakar batean birkokatzen du.

Plataformari sarrera egituratuago bat emateko, atal berri honek hezkuntza-erkidego guztia osatzen duten lau perfil bereizten ditu: ikasleak, familiak, irakasleak eta ikastetxeak. Haietako bakoitzak izango du web orritik bere bertsiora sartzeko aukera eta, haren perfilaren arabera, baliabide egokienetara sartu ahal izango da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Isabel Celaák, IKASTEA hezkuntza atari berria aurkeztu du gaur Bilboko Miguel de Unamuno Institutuan. “Elkarreraginerako eta lankidetzarako atea irekitzen digun espazioa da eta euskal hezkuntzaren errealitatea osatzen dugun eragile guztiok parte hartzeko era berrietan gauzatu behar da “, hezkuntza-sistemara sartzeko puntu berriari buruz hau adierazi du sailburuak. “Parte-hartzea hezkuntza hobetzeko funtsezko elementu bat da eta, horri esker, gertatutako aldaketak eta eraldakuntzak iraunkorrak dira “, erantsi du.

IKASTEA hezkuntza-proposamenean aurrerapen bat da, puntu eta ingurune bakar batean eta herritarraren premien araberako informazio batekin sartu eta zentralizatzen baititu toki anitzetik datozen zerbitzu eta informazioak eta informazioa zuzentzen zaion publiko objektiboaren arabera segmentatzen du “, azaldu du Isabel Celaák.

Elkargunea
IKASTEAREN diseinua modernoa da eta erabiltzaileen elkarreragina sustatzen du, 2.0. webaren estelaren arabera. Hezkuntza-erkidego guztiaren elkargunea izateko bokazioa du, osatzen duten pertsona guztiek haien arteko harremanak izan ditzaten eta haren eraikuntzan parte hartu dezaten. Halaber, proiektu honen bidez Patxi López lehendakariak abiarazitako gobernu irekiaren ildoa hezkuntzara zabaltzen da.

Tresna berri honen garapena hezkuntza-erkidegoko eragile guztiek parte hartu duten prozesu baten emaitza izan da. Horiek horrela, ezaugarri horietako atari batean zer gustatuko litzaiokeen izatea galdetu zitzaion erabiltzaile talde bakoitzari eta lortutako erantzunen arabera haren forma eratu zen. “Zeuok (ikasleok), besteak beste, zuen agenda eta zuen kezkak komentatzeko, esperientziak partekatzeko eta interesgarri zitzaizkizuen edukiak definitzeko aukerarako espazio bat behar zenituztela komentatu zeniguten. Ikusiko duzuenez, NIRE KONTUA espazioak, erregistratu eta zuen identitatea behar bezala babestu ondoren, ematen du foroetan parte hartu, Sailari proposamenak egin, zuen premiak konpontzeko lagungarri izan daitezkeen atariaren sekzio horiek selekzionatu eta zeuon agenda sartzeko aukera…” jarri du, adibide gisa, Hezkuntza sailburuak.

IKASTEAK, gainera, Hezkuntza Sailaren proiektu estrategiko inportanteenekin sinergia argia du. Alde batetik, eduki guztiak hiru hizkuntzatan izango dituen ataria izango da eta, bestetik, on-line motako baliabide multzo bat eskainiko die erabiltzaileei.

IKASTEAREN beste ezaugarri tekniko batzuk hauek dira:

* Bilatzaile aurreratu berri bat, euskaraz eta gaztelaniaz, sartzen du. Bilatzaile horri esker, erabilgarritasuna hobetuko da, ez baititu, bilaketetan emaitzak lortzeko, erabateko kointzidentziak behar.

* Gune pribatu bat du eta gune horretan erabiltzaileek berdinen artean eta administrazioarekin komunikatzeko bide bat dute. Gune horretan izango dute baliabideak partekatu, hobekuntzak proposatu eta hezkuntza-erkidegoari interesatzen zaizkion gaiei buruz erantzuna eman eta iritzia emateko aukera. IKASTEAREN informaziora edo sarrien bisitatzea interesatzen zaien sarera zuzenean eta era pertsonalean sar daitezke.

* Datu-iturrien sailkapen bat sartzen du, erabiltzaileek behar duten hori erraz berreskuratu ahal izateko.

4 iruzkin
  • @HETELFP
    2011.eko abenduak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @ikaslanbizkaia: Nace "IKASTEA", un portal educativo para profesores, alumnos, centros y familias http://t.co/1WXQCR6n

  • @IkaslanBizkaia
    2011.eko abenduak 15

    Comentario de Twitter:
    Nace "IKASTEA", un portal educativo para profesores, alumnos, centros y familias http://t.co/Rm7e5cAh

  • @jamoriano
    2011.eko abenduak 12

    Comentario de Twitter:
    Presentación de Ikastea, el nuevo portal educativo de Euskadi, desarrollado por iSOCO y Teccon: http://t.co/hjynbYop, http://t.co/yy0vqA9f

  • @jamoriano
    2011.eko abenduak 12

    Comentario de Twitter:
    Presentación del portal de la Comunidad Educativa Vasca http://t.co/W0oegLf2 desarrollado por iSOCO y Teccon

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Isabel Celaá