qrcode

Dekretu-proiektua, Euskadiko turismo-giden jarduerari buruzkoa. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2023-03-20

Onartu nahi den dekretuaren xedea da turismo-gidarien jarduerari aplikatu beharreko araubide juridikoa arautzea, Turismoaren 13/2016 Legean aurreikusitakoa garatuz.


Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legean xedatutakoaren arabera, dekretu-proiektuaren zirriborroa egin eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak aldez aurretik onartzeko agindua eman ondoren, proiektuaren zirriborroa jendaurrean jarri da izapidetzen ari den arauan interesa duten gizarte-eragileek ahalik eta gehien parte hartuko dutela bermatzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren euskadi.eus egoitza elektronikoan eta Irekian argitaratu da.


Herritarren ekarpen batzuk jaso dira 2023ko otsailaren 10etik martxoaren 2ra bitartean garatutako eztabaida-fasean. Jasotako iritzien artean, Dekretuak turismo-giden zerbitzuak euskaraz jasotzeko aukera barne hartzeko interesa jasotzen da. Iritzi guztiak baloratu dira eta kontuan hartuko dira garatu beharreko araudia diseinatzerakoan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan