qrcode

Nerea Melgosak ireki du Aiara Eskualdeko Berdintasunaren aldeko IV. Martxa

2023-03-19
  • Aldi bereko irteerak Amurriotik eta Laudiotik Luiandora
  • Gure herri guztietan Berdintasunaren beharraz jabetzen ari dira.

Amurrio & Laudio 2023 03 19

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eta José Ramón Molinuevo alkateak gaur goizean hasi dute, Amurrion, Aiara Eskualdeko Berdintasunaren Aldeko IV. Martxa Arautua. Kaskagorri eta Altzarrate klubek antolatu dute, Laudio, Amurrio eta Aiarako udalekin elkarlanean.

Ibilbidearen hasierako zinta moztu eta euriapean parte hartzen ari zirenak agurtu eta animatu ondoren, Melgosa eta parte-hartzaileak 10:00etan abiatu dira, aldi berean, Amurrioko Juan Urrutia enparantzatik eta Laudioko Herriko Enparantzatik.

Ibilaldiak Amurrioko eta Laudioko zutabeak lotu ditu 12.400 metroko ibilbidean. Ibilbide erdian, Luiandon, edariak, fruta eta galletak eskaini dira.

Besteak beste, Kaskagorri eta Altzarrate klubetako arduradunek, Jose Ramon Molinuevo, Gentza Alamillo eta Ander Añibarro alkateek eta Iosune Irabien Eusko Jaurlaritzako zuzendariak hartu dute parte.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • José Ramón Molinuevo, Gentza Alamillo, Ander Añibarro