Berriak Segurtasuna
qrcode

Ertzaintzak eta udaltzaingoek areagotu egingo dituzte Euskadin abiadura kontrolatzeko kanpainak

2023-03-19
  • Zaintza-lana martxoaren 20tik 26ra eta apirilaren 17tik 23ra indartuko da Euskadiko errepide-sareko bide eta kaleetan

Eusko Jaurlaritzak areagotu egingo du abiaduraren kontrola datorren astean, martxoaren 20tik 25era bitartean, eta apirilaren 17tik 23ra bitartean egingo diren bi kanpainarekin.

Ertzaintzak, udaltzaingoarekin lankidetzan, abiadura-mugak betetzen diren zainduko du, Euskadiko errepide-sareko istripuen tasa eta zaurituen eta hildakoen kopurua murrizteko. Kontrolak, edonola ere, prebentziozkoak izango dira, eta abiadurari lotutako arriskuko bide-zatietan egingo dira, bai eta ezarritako muga gaindituta zirkulatzen den eta istripu-tasa handia dagoen puntuetan ere.

Sonia Díaz de Corcuera Trafikoko zuzendariak gogoratu du: “Abiadura desegokia da hildakoak eragiten dituzten istripuetan errepikatzen den faktoreetako bat, arreta-galtzeekin eta alkoholaren edo drogen kontsumoarekin batera. Mugikortasun segurua eta jasangarria bermatu ahal izateko, ezinbestekoa da ezarritako mugak errespetatzea eta, gainera, abiadura bidearen eta eguraldiaren inguruabarretara egokitzea”.  

Egiaztatuta dago abiadurak zerikusi zuzena duela trafiko-istripuen kaltegarritasunarekin. Abiadura handian gidatzen denean, ezbeharren kopuruak eta horien larritasunak gora egiten dute modu esponentzialean. Gainera, kontuan izan behar da zenbait eta handiagoa izan abiadura orduan eta distantzia handiagoa behar dela ibilgailua gelditzeko. Kalkulatzen da, batez beste, 120km/h-an zirkulatzen bada, futbol-zelai batena baino distantzia handiagoa beharko dela gelditzeko.

Abiadura kontrolatzeko kanpaina horiek trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko aurtengo urterako programatu diren 45 kanpainen egutegiaren barruan daude.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-03-20

    Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuek ere arriskua dakarte arauak betetzen ez badira, baita mantentze-lanak funtzionamendu ezin hobean egiten ez badira ere.

  • Argazkia Xaver
    2023-03-20

    También de los vehículos de movilidad personal suponen un riesgo en caso de incumplimiento de normas, incluso si además no se efectuase mantenimiento en los mismos funcionamiento óptimo.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak