Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Euskal Autonomia Erkidegoan kalitate oneko airea arnasten dela egiaztatzen dute 2010eko datuek

2011.eko abenduak 11
  • Erregistratutako datuak egokiak dira, indarrean dagoen legerian
  • Nabarmentzekoa da industrian egindako hobekuntza

Euskal Autonomia Erkidegoan, 2010ean, airearen kalitatea ona edo onargarria izan da egunen % 99an, erkidego osoan zehar hamaika gunetan jarrita dauden 66 neurketa-geletan egunero Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak erregistratutako balioetatik ondorioztatzen denaren arabera, (Araba Hegoaldea, Arabako Errioxa, Arabako Lautada, Nerbioi Garaia, Urola Garaia, Ibaizabal-Debagoiena, Donostialdea, Oria Garaia, Kostaldea, Enkarterria eta Nerbioi Behea).

Lortutako datuek, beraz, egiaztatu egiten dute azken urteetan mantendu eta argi eta garbi hobera egin duen joera egokia, eta ondorio honetara eramaten gaituzte: EAEn arnasten den aireak bete egiten dituela indarrean dagoen legerian finkatutako kalitate-baldintzak, Europako jarraibideetatik eratorriak.

Aire-kalitate on edo onargarriaren indizea izan duten egunen ehunekoa
 
Zehazki, 2010ean erregistratutako NO2 nitrogeno dioxido kontzentrazioetan, orduko gehienezko kontzentrazio onargarria ez da gainditu EAEko estazio batean ere.

Partikula esekien kasuan, beherako bilakaera egon da, azken urteetan, hiru hiriburuetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako tokietan. Indize horiek gainditzen zituzten estazioak, 2006an, hamalau izan ziren; 2007an, sei; 2008an eta 2009an, hiru; eta 2010ean, bat. Azken hori, zehatz-mehatz, behin-behineko arrazoiengatik: inguruan obrak egin direlako.

Pilar Unzaluk zuzentzen duen sailak airearen kalitatea hobetzeko 2010ean izandako politikaren oinarria hau izan da: atmosferako kutsaduraren diagnostikoak lantzea, lurraldeko gune jakin batzuetan airearen kalitatea ezagutzeko proiektuak garatzea eta unitate mugikorrekin kanpainak abian jartzea hainbat gertakariri erantzuteko eta heltzeko.

Gainera, 2010ean zehar, metal astunen neurria doitu da (kadmioa, burdina, artsenikoa, etab.), eta HAP hidrokarburo aromatiko poliziklikoen lehen neurketak egin dira.

Nabarmentzekoa da udalekin eta enpresekin egindako ekintzen emaitza; diru-laguntzak emateko eta asko kutsatzen duten enpresetan arazteko sistemak hobetzeko ekintzak izan dira, eta ikuskaritza-planen baitan eta IPPCren nahiz Eskuragarri dauden Teknikarik Onenen esparruan egin dira.

Zehazki, tokiko erakundeetan garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak sustatzeko deialdian, 2010ean, airearen kalitatea hobetzeko 15 proiektu finantzatu dira, eta horiek gauzatzean, atmosferara urtean 8,7 tona partikula gutxiago isurtzea lortuko da.

Bestalde, ingurumena babesteko inbertsioetarako enpresei diru-laguntzak emateko deialdian, 2010ean, 18 proiektu finantzatu dira, eta horiek gauzatzean atmosferara gasa kutsatzail gutxiago isurtzea lortuko da: 152 tona SO2, gutxiago, 61 tona NOx gutxiago eta 11 tona Konposatu Organiko Hegazkor gutxiago.

 

 

 

2 iruzkin
  • @ARAUDIslp
    2011.eko abenduak 12
  • @borisnogales
    2011.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    Los datos de 2010 confirman que los vascos respiran aire de buena calidad http://t.co/qCY0MRgn

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko