Berriak Kultura
Eu

364 establezimendu sartuko dira Kultura Bonua kanpainan

2011.eko abenduak 09

Astelehenean, abenduaren 12an, bonuak jarriko dira salgai

Astelehenetik aurrera (abenduak 12) salgai izango dira aurtengo Kultura Bonua kanpainako 44.000 bonuak. Iaz bezala, 25 euroren truke erosi ahal izango dira bonu horiek BBK, Kutxa eta Caja Vital Kutxan, eta 40 euroko balioa izango dute, kultur produktuak erosteko. Aurten 364 establezimendu sartu dira kanpainan, iazko kopuru antzekoa.

Eusko Jaurlaritzak 660.000 euro bideratu ditu Kultura Bonua kanpainara, eta, hala, 44.000 bonu jarriko dira salgai. Astelehenetik aurrera, eskuragai izango dira BBK-ko multizerbitzu kutxazainetan, Gipuzkoan Internet bidez (www.kutxa.net) eta Donostia Kutxako bulegoetako 150 kioskotan, eta Caja Vital Kutxan Internet bidez ere bai (www.cajavital.es). Gipuzkoako Kutxan erositako bonuak etxean jasoko ditu erosleak; Vital Kutxan erositakoak, beren-beregi jarritako toki batean Gastezien, eta bezeroek aukeratzen duten sukurtsalean lurraldearen gainerako herrietan.

Kanpainan parte hartuko duten 364 establezimenduetan erabili ahal izango da bonua, hiru lurralde historikoetan, iaz gertatu zen bezala. Bonua hautatutako establezimenduan gastatu beharko da osorik, eta inolaz ere ez da dirurik itzuliko. Bonuaren truke, honako hauek eskuratu daitezke:

Liburua

Testu-liburuak, ikasketetakoak eta profesionalak izan ezik.

 

Musika

Edozein euskarritan (cd, vinilo, dvd...); musika zuzenean entzuteko kontzertuetarako sarrerak

Zinea

DVD eta beste euskarri batzuk; zineko sarrerak

Zuzeneko ikuskizunak

Ikuskizun eszenikoetarako sarrerak

Museoak

Sarrerak eta museoetan sartzeko fidelizazio-txartelak

Programatik kanpo geratuko dira, eta, beraz, ezingo dira bonu bidez erosi, honako hauek: papergintzako gaiak; informatikako eta elektronikako tresneria, softwarea eta gai suntsikorrak; joko eta bideo-jokoak.

Data gakoak

Pertsona interesdunek 2011ko abenduaren 12tik 2012ko urtarrilaren 5era bitartean erosi ahal izango dituzte bonuak, finantza-erakunde kolaboratzaileek gaitutako kutxazainetan.

Bonuak erosten dituzten pertsonek 2011ko abenduaren 12tik 2012ko urtarrilaren 20ra arte erabili ahal izango dituzte soilik, programari atxikitako establezimenduetan. Behin epea igaroz gero, ez dute ordaintzeko baliorik izango.

Programari atxikitako establezimenduek jasotzen dituzten bonuak 2011ko abenduaren 13tik 2012ko urtarrilaren 31ra bitartean kobratu ahal izango dituzte aukeratutako finantza-erakundeetan. Epe hori igaroz gero, bonuak ezingo dira kobratu erakunde kolaboratzaileetan.

Aipatu behar da, azkenik, Kultura Sailaren 2012. urterako aurrekontuen proiektuan esleituta dagoela Kultura Bonurako partida bat. Horrek sendotu egiten du joan den urtean ezohiko moduan hasi zen ekintza hau, kultura-sektorea sustatzeko eta babesteko beste apustu bat izan zedin, sektorearen kezka bereziko une hauetan. Sektorea, betiere, bere zabalera osoan ulertu behar da, sortzailetik hasi eta herritarreraino, erakusketa- eta salmenta-kanaletatik pasatuz.

5 iruzkin
  • Departamento de Cultura
    2011.eko abenduak 15

    La información sobre el Bono Cultura la puedes encontrar en
    Kulturklik (www.kulturklik.euskadi.net). Si lo que deseas son detalles más técnicos para su implantación por parte de otra institución, por favor, ponte en contacto directamente con el Departamento de Cultura a través de (la herramienta que soláis usar para contactar con los departamentos: formulario, mail…).

    Muchas gracias.

  • @svetef
    2011.eko abenduak 12

    Comentario de Twitter:
    El Alemania la compra de libros profesionales desgraban IRPF. En Euskadi no cuentan ni como cultura. Esto no esta bien http://t.co/ZI6gDz4u

  • @newoftheworlds
    2011.eko abenduak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Astelehenetik aurrera, Kultura Bonua salgai http://t.co/S7IJgp76 A partir del lunes, el Bono Cultura a la venta http://t.co/KseXEDrz

  • @inakibillos
    2011.eko abenduak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Astelehenetik aurrera, Kultura Bonua salgai http://t.co/S7IJgp76 A partir del lunes, el Bono Cultura a la venta http://t.co/KseXEDrz

  • @bonitolmo
    2011.eko abenduak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Astelehenetik aurrera, Kultura Bonua salgai http://t.co/S7IJgp76 A partir del lunes, el Bono Cultura a la venta http://t.co/KseXEDrz

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)