Berriak
Eu

Euskadiko Turismo Aurkezpena Montevideon

2011.eko abenduak 08

 

 

Abenduaren 6an, Elvira Cortajarena, Mercosur-reko Eusko Jaurlaritzaren Ordezkariak Euskadi Goza Ezazu kanpaina eta Euskal Herriko gastronomia-eskaintza aurkeztu zituen, Montevideoko Solís Teatroko Rara Avis Jatetxean.

 

Ekintza hau 2011an egindako lan batzuen artean dago : Latinoamerikako lehengo turismo-azoka aintzakotzat hartu duten Buenos Airesko FIT-en partaidetza eta MERCOSUR osoan egindako aurkezpenetan. Aurrekoak bezala, ekintza hau Espainiako Turismo-Bolegoaren eskutik egin da, Basquetour eta Turespaña hitzarmenaren sinatzean kokatuta. Turismo Idazkaritza Nagusiak eta Eusko Jaurlaritzak 2011ko martxoan bi erakundeen arteko sinatutako hitzarmenean irudikatuta dagoen lanarekin ekintzak eta esfortzuak bikoiztu dituzte, 1.2miloi euro esleituz, erakundeek erdi bana jarri dute, eskualde honen norakoak eta produktuak nazioarteko merkatu nagusien artean posizionatzeko helburuarekin.

 

Paregabeko testuinguru batean, Uruguaiko hiriburuko teatrorik enblematikoenean, historia-ondarea izendatutaz, aurkezpena egin zen 50 gonbidatu baino gehiago egon zirenean, turismo operadoreak, agentzia txikizkariak, sektorearen prentsa espezialitatua eta Uruguaiko euskal gizataldearen ordezkariak.

 

Julio Moreno Ventas, Espainiako Enbaxadaren Turismo-Kontseilaria Argentinan, Latinoamerikako 6 herrialdeen akreditaturik dagoenak topaketari hasiera eman zion. OET-ren promozio-bideoa aurkeztu zuen bere hitzaldian eta turismo dagokionez, herriak duen eskaintza aldakorra eta interesgarria azpimarratu zuen. Krisialdia egon arren 53 miloi bisitari jaso ziren eta urte honetarako % 8a gehitzea espero dela goraipatu zuen.

 

Gero Elvira Cortajarena Ordezkariak Euskadin  irekitzen den egoera berria, ETA banda terroristaren indarkeriaren amaieraren berria eman eta gero azpimarratu zuen.  Basquetur. “Euskadi Goza Ezazu” kanpainaren bideo ofíziala aurkeztu zen. Ostean, lau eguneko irudizko ibilaldi baten  bitartez, Euskal Herriak bisitariei eskaintzeko dituen aldaera eta aberastasunak  erakutsi zituen irudietan. Gainera, “Turismoaren Euskal Behatokia”-ren sortzearen berri eman zien azaldutakoei, sektorearen lehia hobetzeko duen helburu, turismoaren azterketa eta ikerketaren  informazio beharrei erantzunak emateko. Konpromiso honen emaitza da urtero Euskal Herrian bizi diren pertsonak baino turista gehiago iristen direla.

 

Topaketa amaitzean, Javier Araujo Chefak dastatzeko menua eskaini zuen: boilur airearekin onddoaren kabiar faltsuzko pintxoak, txibiaren tintaren aliolirekin txipiroi tipulaztatuekin ogi txigortua, txistorra, bakailao ehundura piperrekin, zezenaren buztana errotekin eta sagar-purea eta arroz-esnezko izozkia intxaursaltsarekin.


 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena