Berriak Osasuna
qrcode

Osakidetzak Sondikako kontsultategia handituko du herrian osasun arreta hobetzeko

2023-03-15

Osasun sailburuak eta Bizkaiko udalerri horretako alkateak konpromiso hori jasotzen duen dokumentua sinatu dute gaur

 

Osasun Sailak eta Sondikako Udalak Bizkaiko herri hori edukiera handiagoko kontsultategi batez hornitzea adostu dute gaur. Gaur egungo zentroa handitzeko akordioa Gotzone Sagardui Osasun sailburuak eta Xabier Zubiaur Sondikako alkateak sinatutako konpromisoaren bidez gauzatu da.

Bi erakundeek irizten dute ekipamendua handitu egin behar dela, gaur egungoa, Agirre Lehendakariaren kaleko 41. zenbakian dagoena, txiki geratu baita 4.500 biztanle ingururi erantzuteko. Hala, Osakidetzak handitu egingo du kontsultategia Udalak 1.100 metro koadro inguruko lursail erantsi bat lagatu izanari esker. Horrek aukera emango du etorkizunean osasun-zentroak zerbitzu gehiago hartzeko, gaur egun Osakidetzak udalerrian ematen dituenez gain.

Obra hau beste urrats bat da euskal erakundeek euskal herritarren osasunarekiko duten konpromisoan eta Lehen Mailako Arreta indartzeko helburuan, Euskadiko auzo, herri eta hiri bakoitzera osasun-laguntza gero eta gehiago hurbiltzen jarraitzeko. Gogoratu beharra dago Osakidetzak 117 milioi euroko zenbatekoa duela esleituta 2023rako aurrekontuan, bere instalazioak eta ekipamenduak modernizatzeko inbertsioetarako.

 

 

5 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @MiguelHilargiak
    2023-03-20

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🏥 Osakidetzak #Sondika-ko kontsultategia handituko du herrian osasun arreta hobetzeko ➕ https://t.co/1btnciTDD5 https:/…

  • Argazkia SN Robot
    @osakidetzaEJGV
    2023-03-15

    Comentario de Twitter:
    🏥 Osakidetzak #Sondika-ko kontsultategia handituko du herrian osasun arreta hobetzeko ➕ https://t.co/1btnciTDD5 https://t.co/gcGdPIjPs8

  • Argazkia SN Robot
    @eajpnv
    2023-03-15

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🏥 Osakidetzak #Sondika-ko kontsultategia handituko du herrian osasun arreta hobetzeko ➕ https://t.co/1btnciTDD5 https:/…

  • 2023-03-15

    Eskerrik asko herrian osasun areeta hobetzeagatik. Pozteko berria. Zorionak Sondika.

  • Argazkia SN Robot
    @eajpnvbizkaia
    2023-03-15

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🏥 Osakidetzak #Sondika-ko kontsultategia handituko du herrian osasun arreta hobetzeko ➕ https://t.co/1btnciTDD5 https:/…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)