Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Errioxak Arabako pazienteak hartuko ditu berriro ere abenduaren 15etik aurrera

2011.eko abenduak 07

Eusko Jaurlaritzako eta Errioxako Gobernuko osasun-sailburuek osasun-alorreko kooperazio auzietarako aldi baterako lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Aldi baterako hitzarmen honi esker, Errioxatik hurbil bizi diren arabarrek Errioxako ospitaleetara joan ahal izango dute berriro ere abenduaren 15etik aurrera, espezialisten kontsultetara. Hurrengo hiru hilabeteetan formulak eta kontraprestazioak bilatuko dituzte, osasun-arreta kontuetan bi autonomia-erkidegoen arteko lankidetza egokia sustatzeko. Aldi baterako hitzarmen honek zortzi klausula dauzka, eta Jaurlaritzaren eta Errioxako Gobernuaren arteko elkarrizketak berriro ere abian ipintzeko lehendabiziko urratsa da.

Rafael Bengoak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak kontraprestazio ekonomikoak baino asistentzialak gailentzen ditu, eta, azaldu duenaren arabera, ekonomikoki konpentsatu beharra egonez gero, konpentsazioa Estatuko kohesio-funtsak baliatuta egin beharko litzateke. Osasun-sailburuak jakinarazi du, halaber, Lurralde Arteko Batzordera igorriko duela auzi hau, «tankera honetako kontuetarako bestelako esparrua sortzeak Espainia osorako zer garrantzi duen ohartarazteko».

Hitzarmena 2012ko otsailaren 29ra bitartera arte egongo da indarrean, eta egun horretan behin betiko bilakatzea dago aurreikusita. Hitzarmena Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumoko sailburu Rafael Bengoak eta Errioxako Gobernuko Osasun eta Gizarte Zerbitzuetako sailburu Ignacio Nietok sinatu dute. Bi agintariak Errioxako hiriburuko Osasun Ordezkaritzan elkartu dira, eta bertantxe sinatu dute hitzarmena.

Rafael Bengoak autonomia-erkidegoen artean lan egiteko beharra nabarmendu du, «bizilagun onen arteko harreman» definitu duen horretan.  Azaldu duenez, bi autonomia-erkidegoetako pazienteen fluxuak aztertzen hasiko dira, et

Iruzkin bat
  • @GorkaG
    2011.eko abenduak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi y La Rioja llegan a un preacuerdo en materia sanitaria http://t.co/OiyuRF8Z

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)