Berriak Lehendakaritza
qrcode

  Lehendakariak adierazi du arrakastaren gakoak direla industria dibertsifikatua, trantsizio ekologiko eredugarria eta talentua sortu eta erakartzea

2023-03-13
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  •  Iñigo Urkullu arduratu da Euskadiren etorkizuna aztertzeko Europa Pressek antolatutako jardunaldi bat irekitzeaz 

Lehendakariaren iritziz, industria-sare dibertsifikatua eta lehiakorra izatea, trantsizio ekologiko eredugarria egitea eta talentua sortzea eta horri eustea dira arrakastaren gakoak etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Iñigo Urkullu arduratu da Euskadiren etorkizuna aztertzeko Europa Pressek Bilbon antolatutako jardunaldi bat irekitzeaz. Jardunaldian Arantxa Tapia eta Pedro Azpiazu sailburuak ere egon dira.

Iñigo Urkulluk eskertu egin du Europa Press agentziak eztabaida-foro hori antolatzea, “gure politiketan sar ditzakegun” ezagutzak, esperientziak eta proposamenak partekatzeko aukera ematen baitute horrelako foroek. 

Hitzaldian adierazi duenez, euskal ekizpen-sarearen hazkundea eta lehiakortasuna lankidetzaren bidez iritsiko dira, eta, adibide gisa, klusterren politika aipatu du: Europan aitzindaria izan zen eta duela 30 urte jarri zuen abian Euskadik. 

Trantsizio energetikoari dagokionez −hitzaldian aipatu duen beste arrakasta-gakoetako bat izan baita hori−, lehendakariak ezinbestekotzat jo du energia-eraginkortasunean eta energia berdearen sorkuntzan oinarritutako energia-eredu propioa garatzea eta ahalik eta azkarren praktikan jartzea. Puntu horretan, BASQUE GREEN DEAL klimaren aldeko euskal itun sozial aipatu du, Europar Batasunaren orientazio eta lehentasunekin bat datorrena. 

Hirugarren gakoari dagokionez, Iñigo Urkulluk Euskadin talentua prestatzeko, eusteko eta erakartzeko beharrezko baldintzak eskaintzen jarraitzearen alde egin du, eta aipatu du Ikerbasque, Prestakuntza Duala edo «Unibertsitatea gehi Enpresak» estrategia helburu horren zerbitzura dauden tresnak direla.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)