Hauteskundeak 2024
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Euskal gizarteak gero eta interes handiagoa du politikan

2023-03-09
  • Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak herritarren kultura demokratikoa ezagutzeko egin duen azterlan baten arabera 

Euskal gizarteak gero eta interes handiagoa du politikan, herritarren kultura demokratikoa ezagutzeko Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egin duen azterlan baten arabera. Landa-lana otsailaren erdialdean egin zen, eta, gainera, egiaztatzen du Euskadin demokraziari eta giza eskubideen errespetuari babes handia ematen zaiela, eta herritarrek parte-hartze nabarmena dutela ekintza politiko-sozialetan eta talde eta elkarteetan. 

Azterlanaren arabera, adierazle batzuetan serieko baliorik altuenak antzeman dira. Esate baterako, haurra edo nerabea zenean etxean politikari buruz hitz egiten zen maiztasunaren kasua ( % 40), gaur egun etxean politikari buruz hitz egiten den maiztasuna, familiarekin ( % 61) eta lagunekin ( % 56), politikaz hitz egiteko askatasun-sentimendua ( % 90 mundu osoarekin edo pertsona jakin batzuekin soilik), Euskadiko demokraziaren funtzionamenduarekiko gogobetetzea ( % 64), Euskadiko giza eskubideekiko errespetuarekiko gogobetetzea ( % 78) eta politikarekiko interesa ( % 42).

Ekintza sozial eta politikoetan parte hartzeari dagokionez, hedatuenak honako hauek dira: "Errebindikazio-eskaera bat sinatzea" ( % 41), "Ekonomikoki laguntzea edo jarduera politiko edo sozial baterako dirua biltzea" ( % 38) eta "Manifestazio batean parte hartzea" ( % 37). Era berean, eta balio sozialei dagokienez, gutxien onartzen diren portaerak arauen aurkako portaerekiko tolerantziarekin lotuta daude. Gutxien onartzen direnak honako hauek dira: "Lan egitera ez joateko gaixotasun bat asmatzea" ( % 91), "ez salatzea delitu bat egiten denean nahiz eta norberak ikusi" ( % 86) eta "metro, bus, tren eta abarretan ez ordaintzea" ( % 85).

Informazio gehiago

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-03-10

    Kontuak emateko interesik ez badago ere, gero, laguntasun klientelismo kasurik, isilpeko datu publikoei buruzko lanen informazioa zirkuitutik isurtzen eta ateratzen da. Hala nola arlo publikoko pertsonekin hitz egin behar izatea, lan posibleak salerosteko, biziraupen-gai gisa, non pertsonak sartu nahi duten arlo publikoan, pribilegioengatik, interes publiko orokorraren ordez, eta han jarraitzen duten, lan-banaketarik ez balego bezala.

  • Argazkia Xaver
    2023-03-10

    Bien interesarse también en la rendición de cuentas no haya luego casos de amiguismo clientelismo pasar información de trabajos sobre datos públicos confidenciales se vierten y salieran del circuito. Como que haya que hablar con personas de lo público para el mercadeo de trabajos posibles como cuestión de supervivencia donde haya personas quieran entrar en lo público por privilegios en vez de interés público general y permanecen allí como que no hubiera relevo reparto de trabajo.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko