Elkarlan Sariak
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Nerea Melgosa: beharrezkoa da gizarte osoa Berdintasunaren kontzeptuaz jabetzea

2023-03-08
  • Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Gasteizko zentroan egindako ibilbidean eta kontzentrazioan parte hartu du
  • Horrek gizarte aurreratuago, justuago, konprometituago eta solidarioagoa ekarriko du, eta kide guztiek aukera berdinak izango dituzte

VG 2023 03 08

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburu Nerea Melgosak parte hartu du gaur arratsaldean Emakumeen Eguna dela-eta Arabako hiriburuan hainbat taldek egin duten ibilbidean eta kontzentrazioan.

Bere lantaldeko hainbat kiderekin eta Arabako Foru Aldundiko eta Udaleko beste ordezkari instituzional batzuekin batera, Nerea Melgosak nabarmendu du gizarte osoa – gizonak eta emakumeak – jabetu behar dela berdintasunaren kontzeptuaz. Horrek gizarte aurreratuago, justuago, konprometituago eta solidarioagoa ekarriko du, eta kide guztiek aukera berberak izango dituzte. Bidean gaude, bai, baina aurrera goaz.

Martxa Bilbo enparantzatik eta Frantzia kaletik abiatu da. Ondoren, Gasteizko erdigunea zeharkatu eta Andre Maria Zuriaren enparantzan amaitu da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar García de Salazar, Itziar Gonzalo, Miren Fernández de Landa