Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

10 euskal herritarretik zortzik turismoa funtsezkotzat ikusten dute Euskadiren garapen ekonomikorako

2011.eko abenduak 05

Gastronomiak turismo-erakargarri nagusia izaten jarraitzen du

Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen inkesta batek adierazten du, halaber, ia % 70ak uste duela gastronomia dela turismo-erakargarri nagusia, hau da, bere turismo-politikarako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak oinarritzat erabili duen produktuetako bat. % 60ak turismo-establezimendu baten kalitateari lotzen dio Q bereizgarria, sektorerako Eusko Jaurlaritzak egindako beste apustu bat. Euskadi bigarrena da Espainian, Nafarroaren atzetik, bereizgarri horiei dagokienez.

Euskadira datozen turisten kopuruak 28 hilabete jarraitutan hazkunde etengabea izateaz gain, % 5,5eko gorakadarekin orain arte 2010. urtearekin alderatuz gero, euskaldunek berek turismo-eskaintzari buruz duten pertzepzioa ere oso positiboa da. Euskal herritarrek turismo-zerbitzuen kalitateari eta haiekiko onespenari buruz duten pertzepzioa zein den jakiteko Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak landuriko azterlan batek ondorioztatzen duenez, jarduera hori “oso garrantzitsua” da Euskadiren garapen ekonomikorako, eta beste % 18 batentzat ere garrantzitsua da.

Inkestak erakusten duenez, ia % 70ak uste du eskaintza gastronomikoa dela turismoaren erakargarri nagusia, atzetik paisaia eta natura (% 45) eta kultura eskaintza eta museoen eskaintza (% 36) dituela. Gastronomia da, hain zuzen ere, Bernabé Undak zuzentzen duen Sailak bere turismo-politikaren bidez sustatu duen funtsezko produktuetako bat. Zenbait eskaintza gastronomiko esperientziak deiturikoetan biltzen dira, hau da, beste turismo-eskaintza batean bisitariei paisaiak ikustea eta ibilbideak egite hutsa baino zerbait gehiago eskaini nahi diena, Euskadiko hainbat leku eta bizimodu hurbiletik ezagutzeko asmoarekin. Helburua bisitatzen gaituenaren leialtzea handitzea da.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 2.045 herritarren artean urriaren 3an eta 10ean elkarrizketa pertsonalizatuen bidez eta % 2,2ko errore-marjinarekin eginiko azterketak nabarmentzen du % 60ak kalitatea Q turistikoaren bereizgarriarekin identifikatzen duela, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bidez bultzaturiko markarekin, alegia. Turismo-sektoreko kalitatea erakusten du bereizgarri horrek.

Kalitatezko Q bereizgarria duten establezimendu gehien dauzkan Espainiako bigarren erkidegoa da Euskadi termino erlatibotan (Nafarroak baino ez du gainditzen), baita bigarrena datu absolututan ere, Andaluziaren atzetik. Marka horrek hainbat ezaugarri onesten dizkie establezimenduei, hala nola ospea, bereizketa, fidagarritasuna, zorroztasuna eta sustapen-lanak. Kalitatezko ‘Q’ bereizgarriarekin ziurtaturiko establezimenduetan auditoria zorrotzak egin dira eta auditoria horiek bermatzen dute indarreko legeria betetzen dutela eta eskaintzen duten zerbitzua kalitatearen, segurtasunaren eta profesionaltasunaren berme dela. Hori guztia ahalik eta turismo-esperientzia hoberena bermatzeko bezeroei. Ostalaritzako, ostatuen, turismo aktiboaren eta beste hainbaten (hala nola turismo-bulegoak) sektoreak biltzen ditu kalitatezko Q bereizgarriak.

Turismo-kalitatea 2010-2013 aldiko Euskal Turismoaren Lehiakortasun eta Berrikuntza Planean bilduta dago "Kalitatea eta Irisgarritasuna Helmugaren erreferentziako elementu gisa" atalean, eta bertan Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartzen du Euskadiko turismo-eskaintzako kalitate-zerbitzuari bultzada emateko.

Azkenik, inkestak egiaztatzen du 10 elkarrizketatutatik 8k uste dutela azken aldian turista gehiago datozela Euskadira, eta hiriburuetan, udalerri ertainetan eta herri txikietan elkarrizketatu dute jendea.

2 iruzkin
  • @TvEuskadi
    2011.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Ocho de cada 10 vascos ve al turismo como clave para el desarrollo económico de Euskadi. http://t.co/cIU93QQ4

  • @Antonio_Anson
    2011.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    Ocho de cada 10 vascos ve al turismo como clave para el desarrollo económico de Euskadi http://t.co/SY19uQTT

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)