Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak parte hartu du Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunean

2011.eko abenduak 03

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Eusko Jaurlaritzak “Hiru mende. Hiru hiri. Euskara munduan zabalik” bideoa zabaldu du. Bideo horretan París,  Londres eta  Berlíneko euskara ikasten ari diren hiru ikaslek parte hartu dute eta zenbait mendeetako hiru poema euskaraz irakurri dituzte.

Lehenengoa XVII. mendeko poema anonimoa da, Goizian goizik jaiki nündüzün. Bigarrena, Donostiyako ziudadia, Pedro Mari Otañorena, XIX. mendekoa. Eta hirugarrena Egia bat esateagatik, Gabriel Arestirena, XX. mendekoa

Bideoa bukatzeko, lehendakariak, Xabier Leteren Xalbadorren heriotzean abesti ezagunaren bi bertso irakurri ditu, euskal poeta eta kantariaren heriotzaren lehenengo urteurrena abenduaren 4an igandearekin dela eta.

 

XVII. mendea. PARIS

Goizian goizik jeiki nündüzün. Anonimoa (1633)

Goizian goizik jeiki nündüzün espusa nintzan goizian;

Bai eta zetaz ere beztitü ekia jelki zenian;

Etxek'andere zabal nündüzün egüerdi erditan,

Bai eta ere alargüntsa gazte ekia sartü zenian.

 

XIX. mendea. LONDRES

Donostiyako ziudadia. Pedro Mari Otaño

Urruti zaude eta zaila da ni zugana iristia

horrenbeste nahi dizun batentzat

zer bizimodu tristia.

Alaibide bat bakarra daukat

ametsetan sinistia zu ikusteko nunahi aski det

nere begiak ixtia.

Agur ikusi arte.

 

XX. mendea. BERLIN:

Egia bat esateagatik. Gabriel Aresti (1963)

Egia bat esateagatik,

alabak

hil behar bazaizkit,

andrea

bortxatu behar badidate,

etxea

lurrarekin

berdindu behar bazait;

Egia bat esateagatik,

ebaki behar badidate

nik eskribitzen

dudan

eskua,

nik kantatzen

dudan

mihina;

Egia bat esateagatik,

nire izena

kenduko badute

euskal literaturaren

urrezko

orrietatik,

inoiz,

inola,

inun

eznaiz

isilduko.

 

VITORIA-GASTEIZ.

Xalbadorren heriotzean. Xabier Lete (1978)

Hesia urraturik

libratu huen kanta

lotura guztietatik

gorputzaren mugetatik

aske sentitu nahirik.

Azken hatsa huela

bertsorik sakonena

inoiz esan ezin diren

estalitako hegien

oihurik bortitzena.

7 iruzkin
  • 2012.eko otsailak 01

    recibi su informacion muy importante gracias o eskerrit asko

  • 2012.eko urtarrilak 07

    Me interesa seguir el proceso "político - social - económico" del País Vasco. Son una ciudadanía con una admirable necesidad de "libres pensadores", algo tan necesario en los tiempos en que vivimos. Asimismo, el desarrollo productivo que ha generado, muy digno de ser estudiado de como se logró ese avance.

    Con sincero afecto,

    Edmundo Verdaguer
    Montevideo - Uruguay
    Latino América

  • @LdnBasque
    2011.eko abenduak 06

    Comentario de Twitter:
    ENE- Euskararen Nazioarteko Egunaren harira.... http://t.co/5EIV3Z9u

  • @josi
    2011.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @luistxo: P. Lopez Xalbadorren Heriotzean irakurtzen http://t.co/inkEQF7f Lete urteurrena bihar da; baina, elegia bat? #euskarazbizi ala #euskarazhil

  • @txargain
    2011.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @luistxo: P. Lopez Xalbadorren Heriotzean irakurtzen http://t.co/inkEQF7f Lete urteurrena bihar da; baina, elegia bat? #euskarazbizi ala #euskarazhil

  • @luistxo
    2011.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    P. Lopez Xalbadorren Heriotzean irakurtzen http://t.co/inkEQF7f Lete urteurrena bihar da; baina, elegia bat? #euskarazbizi ala #euskarazhil

  • @txargain
    2011.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    EHn nahi dut #euskarazbizi ez Berlin, Nevada, Paris, Madrilen. EJren hipokresia: kanpoan sustatu, barruan mespretxatu http://t.co/G2jNbDP5

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)