Declaración Día Internacional de las Mujeres (Consejo de Gobierno 7-3-2023)
Bihar, Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna, errebindikaziorako eguna da; izan ere, aurrerapenak izan diren arren, mundu mailan oraindik ematen den egiturazko berdintasun eza iraunkorrak eragin negatiboa izaten jarraitzen du emakumeen bizi-baldintzetan.
Eusko Jaurlaritzarentzat lehentasuna da emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerantz aurrera egiten jarraitzea. Gaur berdintasunaren sustapenarekin dugun konpromisoa berretsi nahi dugu, ez bakarrik zeharka Jaurlaritzaren barruan, baita gure herriko gainerako erakunde eta gizarte-eragileekin elkarlanean arituz ere.
Elkarlanerako nahi honen ondorioz, Martxoaren 8an, bat egin dugu Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek, Berdintasun Sailak eta Emakundek koordinatuta, Emakumeak Gora! kanpainarekin, elkarrekin gizarteari mezu bat helarazteko: emakume gehiago erabaki- eta lidergo-postuetan egotea ahalbidetuko dituzten baldintzak sortu behar ditugu.
Badakigu emakumeek bidean aurkitzen dituzten oztopoek ez dutela zerikusirik prestakuntza edo lidergo faltarekin; baizik eta txikitatik ikasten ditugun genero-rol eta estereotipoen eraginarekin, hauek gure ibilbide profesional eta bizi-ibilbide osoa baldintzatzen baitute.
Emakumeak behar bezala prestatuta daude: Euskadin goi-mailako ikasketak dituzten pertsona guztien ia % 60a emakumeak dira. Beraz, emakumeek duten ahalmen guztia berdintasunean garatu ahal izatea behar dugu. Justizia sozialagatik behar dugu, baina baita gizarte hobe bat eraikitzeko, horrela ikuspegi anitzagoa, aberatsagoa eta osoagoa izango baitugu, gizartea osatzen duten persona guztiak ordezkatuko dituena.
Martxoaren 8an, halaber, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legearen lehen urteurrena ospatzen dugu. Lege horrek aukera emango digu berdintasun-egoera berri baterantz aurrera egiten jarraitzeko, arlo honetan aurreratuen dauden herrialdeen mailan.
Eta berdintasunerako legeekin eta politika publikoekin batera, gizarte osoaren ekarpena ere behar dugu. Beraz, herritar guztiak animatzen ditugu egunero adieraz dezaten modu publiko eta aktiboan berdintasunarekiko konpromisoa, eta bereziki egin dezatela bihar, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunean.
Emakumeak Gora!
-
2023-03-08
Comentario de Twitter:
🟣 8 de Marzo, Día Internacional de las Mujeres📎 https://t.co/tT5GqqRRhw
#EmakumeakGora #8M https://t.co/lBeuZtri73 -
2023-03-08
Comentario de Twitter:
🟣 Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna📎 https://t.co/55ga0vmmAQ
#EmakumeakGora #8M https://t.co/jeQ3Npw8tu -
2023-03-08
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: 🟣 Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna📎 https://t.co/55ga0vmmAQ
#EmakumeakGora #8M https://t.co/jeQ3Npw8tu -
2023-03-08
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: 🟣 8 de Marzo, Día Internacional de las Mujeres📎 https://t.co/tT5GqqRRhw

#EmakumeakGora #8M https://t.co/jeQ3Npw8tu