Berriak Herrizaingoa
Eu

Aresek egiaztagiriak eman dizkie 20 komisario berriei

2011.eko abenduak 02

Berdintasun, merezimendu eta lanaren balioan oinarritutako agintarien egitura osatzearen alde eman den urratsa nabarmendu du Herrizaingo Sailburuak

Herrizaingo Sailburu Rodolfo Ares izan da gaur, ostirala, Arkauten egin den 20 komisario berriei egiaztagiriak emateko ekitaldian,  azken hilabeteetan prestakuntza fasea gainditu ostean. Herrizaingo Saila Ertzaintza osoan sustatzen ari den prestakuntzaren, promozioen, igoeren eta lanpostuen egonkortasunaren aldeko politikaren oinarrizko ardatza da hau. Komisario berrien artean, maila honetara heldu den lehenbiziko emakumea dago.

Herrizaingo Sailak legealdi honetarako finkatutako helburuen artean dago, Sailburuak gogorarazi duen bezala, Ertzaintzaren agintarien eskala osatzea eta gaitze prozeduraren erabilera murrizten joatea. "Kargua hartu nuenetik adierazi nuen gaitze prozedurarekin amaituko nuela goi mailako postuetara heltzeko eta Ertzaintzaren agintarien egitura berdintasun, merezimendu eta lanaren balioan oinarritu nahi nituela", esan du Aresek Arkauteko Akademian egiaztagiriak banatzeko egin duten ekitaldian.

Komisario berriek, euren artean Ertzaintzan maila honetara heldu den lehenbiziko emakumea dagoela, lanpostuaren eskakizunetara erantzuten jakingo dutelakoan dagoela adierazi du Sailburuak, polizia zuzendari bezala eta, ondorioz, giza baliabide eta materialen kudeatzaile bezala, baita arlo desberdinetan herritarren segurtasunaren alde jardungo duten gizarte eragile moduan ere. "Ziur nago herritarren eskaerei erantzuten jakingo duzuela, baita guztien eskubideak errespetatzen laguntzen eta elkarbizitza hobetzen ere", azpimarratu du Sailburuak.

Ares poztu da egiaztagiriak emateko ekitaldia bake garaian egin izanagatik. "Indarkeria terroristaren amaierarekin, zuen zereginak betetzeko oztopo gutxiago izango dituzue eta euskal gizarteak betidanik egin duen hurbiltasun eskaerari erantzun ahal izango diozue propiotzat sentitu, errespetatu eta miresten duen Polizia bezala", nabarmendu du Sailburuak. Euskadiko krimen maila murrizten jarraitzeko ahaleginak berrindartzeko dei egin die komisario berriei.

Komisario berrien deialdia, aurretik behin bakarrik egin izan dena, 2002an, Ertzaintzaren maila eta eskala gehienetan eragina duten beste prozesu batzuk osatu ditu azken bi urteetan. 2010etik Euskadiko Poliziaren Akademiak, azken igoeretatik bederatzi urte pasa zirenean, Ikerketa Kriminala eta Herritarren Segurtasuneko azpiofizial berriak izendatu zituenetik, zabaldutako bi deialdiren bidez, zenbait hautaketa prozesu abiatu dituzte, kasu batzuetan itxi ere egin direnak: lehen agente berriak, 1998tik egiten ez zena; ofizialak, 2008tik zabaltzen ez zena; azpikomisarioak, 2003tik, eta intendenteak, Ertzaintzaren 30 urteko historian lehenengoz egin dena.

Datozen hilabeteetan, Akademiak ikasketa plana berrituko du 24. promozioari aplikatzeko eta etengabeko prestakuntzarako eta espezializazio jarduerak gehituko ditu. Erakunde autonomoak bere gain hartu du larrialdietako langileen prestakuntza eta Segurtasun Publikoaren Sistemaren Antolaketararako Legearen hurrengo onarpenean Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia izendatzera pasatuko da. Aurten 15.000 lagun inguru hezitu ditu. 2010ekin alderatuta, %25eko hazkundea suposatzen du kopuru honetan eta 2009an hezitakoen kopurua hirukoizten du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)