Berriak Herrizaingoa

Rodolfo Aresek ukatu du Gobernuak eta ETAk hitz egin dutenik

2011-12-02

Herrizaingoko sailburuak Jesús Eguigurenen hitzak gezurtatu ditu eta «zorroztasun, neurritasun eta ardura» handiagoa eskatu dio

Jesús Eguiguren PSE-EEko presidenteak ETA eta PSOEren gobernua «aspalditik» hitz egiten ari zirela adierazi ondoren, Rodolfo Ares Herrizaingoko sailburuak bere hitzak gezurtatu ditu. Aresen iritziz, adierazpenen «tonuak» eta adierazpenek beraiek «agerian uzten dute espekulazioak direla». Herrizaingoko sailburuak Jesús Eguigureni «zorroztasun, neurritasun eta ardura handiagoa» eskatu dio.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)