qrcode

Autonomia erkidegoek komunikazioaren papera nabarmendu dute mundu osoan giza garapen jasangarria sustatzeko

2023-03-03
  • Martxoaren 1etik 3ra, Autonomia Erkidegoen eta Garapenerako Lankidetzaren XVI. Topaketa egin da Valentzian

 

17 autonimia erkidegoetako, tokiko funtsetako eta bost lankidetza agentzietako ─tartean eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailekoa─ teknikari eta politikari aste honetan bildu dira Valentzian Autonomia Erkidegoen eta Garapenerako Lankidetzaren XVI. Topaketan. Bukaeran parte-hartzaileek adierazpen bateratu bat irakurri dute, non lankidetza deszentralizatua nabarmendu duten “politika publiko eraldatzaile berezi gisa, gizarte justu, inklusiboak eta jasangarriak izateko bidea azkartzeko gaitasunarekin”.

Lankidetza deszentralizatua erkidegoetako gobernuek, eskualdeetako erakunde publikoek eta udalek egiten dutena da. Topaketan estatu osoko hainbat agentzia eta eragile bildu dira garapenerako lankidetzaren arloan dituzten politikak partekatzeko, eta, zehazki, gizarte-eraldatzeko komunikazioan. Parte-hartzaileak lan saioetan egon dira komunikazioaren gaia jorratzen eta esperientziak partekatzen.

Era berean, oraingo honetan, Garapenerako Lankidetza Deszentralizatuko saria Gervasio Sanchez fotokazetariak jaso du; izan ere, askotan, ahaztutako gatazkak erretratatzen ditu eta giza begiradarekin informatzen du, biztanleria zaurgarrienarekin inplikatuz.

Topaketa bukatu da adierazpen bateratu batekin, non agenda politikoetan komunikazioaren zeregin nagusia aztertzeko sei neurri proposatu dituzten: komunikazio tresnen koordinazioa eta osagarritasuna hobetzea; herriekiko informazio arrakala murriztea; sareko atarietako informazioa hobetzea; lankidetza-eragileen, gizarte eragileen eta hedabideen arteko aliantzak sustatzea; eta gardentasun eta kontu-emate mailak handitzea.

Lankidetza deszentralizatua aukera gisa

Gaur egun, garapenerako lankidetzak inoiz imajinatu gabeko erronkak eta aldaketei egin behar die aurre: klimaren aldeko ekintza globalari, gatazketan bakea eraikitzeari, lekualdatutako eta errefuxiatutako pertsonen eskubideak bermatzeko ahaleginari, genero berdintasunaren aurrera egiteari edo osasun eskubidea ondasun publiko global gisa aitortzeari, besteak beste.

Erronka horien aurrean, autonomia erkidekoek aldarrikatu nahi izan dute lankidetza deszentralizatua aukera egokia dela “erantzun berritzaileen bidez eraldatzen laguntzeko; lankidetza politika publikoen izaera demokratikoa indartzeko; giza eskubideen ikuspegian sakontzeko; loturak estutzeko gizarte zibilarekin, gizarte mugimenduekin, unibertsitateekin edo eragile ekonomikoekin”, eta, gaineratu dute; “gure gizarteetan, komunikabideen eta gizarte-eraldatzeko hezkuntzaren bakearen kultura sustatzeko”.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-03-05

    Queda trabajo concienciación y sensibilización tanto en la reducción, reutilización y reciclaje como en la identificación distintas formas de violencia parece quedan pegajosas en distintas capas sociales.

  • Argazkia Xaver
    2023-03-05

    Kontzientziazio- eta sentsibilizazio-lana geratzen da, bai murrizteari, berrerabiltzeari eta birziklatzeari dagokionez, bai eta identifikazioari dagokionez ere. Badirudi hainbat indarkeria-mota itsaskor geratzen direla gizarte-maila desberdinetan.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak