Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna
Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Euskadiko emakumeek eredu jasangarriagoak jarraitzen dituzte mugikortasunean eta elikaduran, baina gehiago jasaten dute pobrezia energetikoa

2023-03-03
  • Ihobek eta Emakundek Euskadin egin den klima-aldaketari eta generoari buruzko lehenengo txostenaren ondorioak aurkeztu dituzte
  • Emakumeek bizitzeko era jasangarriekiko kezka eta konpromiso handiagoa dute, baina oso gutxi ordezkatuta daude klimari eta energiari buruzko erabakiak hartzen dituzten organoetan
  • Txostenaren emaitzek bultzatuko dute genero-ikuspegia sartzea garatzeko prozesuan dagoen Euskadiko Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren 2050 Ibilbide Orrian

Euskadin bizi diren emakumeek eredu jasangarriagoak jarraitzen dituzte mugikortasunean eta elikaduran. Neurri handi batean zainketen eta etxeko lanen rolaren ondorioz, ibilbide laburragoak egiten dituzte, eta oinez edo garraio publikoan egiten dituzte ibilbide horiek, eta gizonek neurri handiagoan lehenesten dute ibilgailu pribatuaren erabilpena. Era berean, emakume gehienek jatorri begetaleko elikagaietan oinarritzen dute dieta, animalia jatorrikoen gainetik. 

Txostenean adierazten da batez ere emakumeek jasaten dutela pobrezia energetikoa, eta horrek egoera zaurgarriagoan kokatzen ditu klima-aldaketaren eta horren ondorio zuzenenen aurrean. Horren arrazoi nagusia errentaren banaketaren egiturazko ezberdintasunak dira.  Alde horretatik, energia berriztagarrietan edo energia-efizientzian inbertitzeko emakumeen aukerak mugatuagoak direla ere ikusten da.

Horiek dira Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kudeaketako Sozietate Publikoak, Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, egin duen Klima aldaketa Euskadin generoaren ikuspegitik txostenak jasotzen dituen ondorioetako batzuk. Txosten horretan generoaren ikuspegitik aztertzen dira arrazoiak, ondorioak, lidergoa eta ekintza klimatikoan parte hartzea. Amaia Barredo Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak eta Miren Elgarresta Emakunderen zuzendariak gaur aurkeztu duten agiriak aztertzen du nork duen eragin handiagoa klima-aldaketan, nork jasaten dituen eragin negatiboak eta zer rol betetzen duten emakumeek eta gizonek prozesu horren aurrean.

Diagnostikoaren emaitza nagusiak

Gizonek eta emakumeek modu ezberdinetan eragiten dute klimaren aldaketan, gizarte-arauek eta genero-rolek baldintzatuta, eta horrek desberdintasunak inplikatzen ditu batzuek eta besteek euren bizi- eta kontsumo-ohituretan edota planeta eta planetako baliabideak ikusteko eta horiekin erlazionatzeko moduan errepikatzen dituzten ereduetan.

Mugikortasunaren eta garraioaren sektorea da Euskadin berotegi-efektuko isurietan pisurik handiena duena, eta sektore horren isuri guztien % 60 pertsonen garraioari dagozkio. Alde horretatik, adieraz daiteke gaur egun emakumeek isuriak gutxitzen laguntzen dutela mugikortasun-eredu jasangarriagoen bitartez, oinez edo garraio publikoan egiten dituzten ibilbideen bidez. Ibilgailu pribatuaren erabilpena tradizioz gehiago lotu izan da gizonekin, eta gaur egun oraindik ere emakumeek baino proportzio handiagoan dituzte ibilgailua eta gidabaimena, edota familiaren esparruan normalean gidatzen dutenak dira.

Bestalde, Euskadin pobrezia energetikoak neurri handiagoan eragiten die emakumeei, eta horrek baliabide jasangarriagoetan, hala nola, energia berriztagarrietan edo energia-efizientzian, inbertitzeko emakumeen gaitasuna mugatzen du. Txostenean jaso denez, pobrezia energetikoari aurre egiteko genero-ikuspegia eta arazo sozialari heltzeaz gainera, aldi berean, emakumeei soluzio energetiko moderno, fidagarri eta lorgarriagoak eskuratzen lagunduko dieten soluzio integralak behar dira.

Kontsumoari eta hondakinen kudeaketari lotutako ohiturei dagokienez, orokorrean, gizonek eta emakumeek antzeko joerak dituzte. Hala ere, elikagaien kontsumoari dagokionez, aipatzekoa da emakumeen elikadura-ereduak jasangarriagoak direla, fruta eta barazki gehiago eta haragi-produktu gutxiago kontsumitzean oinarritzen baitira.

Muturreko fenomeno klimatikoen eta osasunaren arteko erlazioari dagokionez, autonomia-erkidego mailako datu eztabaidaezinik ez dagoen arren, nazioarteko azterlanen arabera, emakumeak gizonak baino zaurgarriagoak dira muturreko tenperaturen gertaeren aurrean. Etxeko lanez eta mendeko pertsonen zaintzaz batez ere emakumeak arduratzen direnez, gizonek baino denbora gehiago igarotzen dute etxean. Testuinguru horretan, pobrezia-egoeretan dauden eta kalitate txarreko isolamenduak dituzten etxeetan bizi diren emakumeak zaurgarriagoak dira, beraz, tenperatura altuen eraginen aurrean.

Klima-aldaketari heltzeko oinarrizko faktore gisa, erabakiak hartzeko berdintasunezko parte-hartzea ere aztertzen da txostenean.  Kontsultatu diren azterlan batzuen arabera, emakumeek kezka eta borondate handiagoa dute ohiturak aldatzeko ekintzak egiteko, eta bizitzeko era jasangarriagoekiko konpromiso eta prestasun handiagoa.

Horrez gainera, adierazten da emakumeek ez luketela gizonek bezala jokatuko zuzendaritzako lanpostuetan klima-aldaketarekin lotutako erabakiak hartzean; baina gaur egungo errealitatea da emakumeek oso ordezkaritza eskasa dutela klima-aldaketari buruzko erabakiak hartzen dituzten organoetan, bai administrazioan bai gobernu-maila ezberdinetan. Horrenbestez, gutxiengoa dira mundu-mailan klimaren eta energiaren arloko ekintzaren norabidea markatzen dutenen artean.

Aukera-arrakalak ekintza klimatikoan Euskadin

Klima aldaketa Euskadin generoaren ikuspegitik txostenak genero-dimentsioaren zeharkakotasuna energia-trantsizioaren eta klima-aldaketaren arloko politiketan eraginkortasunez sartzeko abiapuntua izan nahi du. Txostenaren emaitzak erabakigarriak izan daitezke genero-ikuspegia garatzeko prozesuan dagoen Euskadiko Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren 2050 Ibilbide Orrian sartzea errazteko.

Azterlanak 4 erronka nagusi planteatzen ditu hogei bat funtsezko ekintzatan banatuta, lurraldeko ekintza klimatikoan eta energia-trantsizioan genero-ikuspegia ziurtatzeko. Erronkak zehazki dira, lehenik eta behin, genero-ikuspegia eta ikuspegi ekofeminista sartzea klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruz hausnarketa egiten duten eta erabakiak hartzen dituzten lekuetan. Bigarrenez, nabarmentzen da eredu sozial eta ekonomiko jasangarriagoen aldeko apustua egin behar dela, pertsonak interes ekonomikoen aurretik jartzeko. Hirugarren erronkaren helburua da genero-ikuspegia klima-aldaketara egokitzeko neurrietan sartzeko beharrari erantzuna ematea. Eta laugarren erronkaren, azkenekoaren, bidez nabarmendu nahi da beharrezkoa dela bai klima eta energia-trantsizioa bai generoa eta horren konbinazioa administrazioan zeharka sartzea, gizartearen eta ekonomiaren esparru gehienetan duten garrantzia eta eragina kontuan hartuta.

Txostenean neurri jakin batzuek izan ditzaketen ondorio onuragarriak ere deskribatzen dira. Horrela, tokiko energia-komunitateek pobrezia energetikoa arintzen lagundu dezakete.  Alde horretatik, 2021-2024 Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Planak aurreikusten du urtean, gutxienez, autokontsumoko 400 instalazio ezartzea eta 2023rako 12.000-20.000 pertsona izatea energia-komunitate bateko kide. Horretarako, funtsezkoa da emakumeak proiektu horietan diseinuaren fasetik sartzea, eta komunitate horietako erabakiak hartzeko espazioetan egongo direla bermatzea euren interes eta behar espezifikoak agerian jarriko direla bermatzeko eta soluzioak ematean emakumeen ikuspegia izateko.

Zereginak eta erantzukizunak, batez ere zainketen arloan, banatzea lagungarria izan daiteke mugikortasun-ereduak aldatzeko eta, era horretara, isurien inpaktua murrizten laguntzeko. Hirigintza-eredu trinkoen, genero-ikuspegia kontuan izango duten eta bizitza eta pertsonak ardatz izango dituzten hirigintza-ereduen, aldeko apustua egitea ere lagungarria izan daiteke berotegi-efektuko gas-emisioak murrizteko.

6 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @Ihobe_Eus
    2023-03-03

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: 🟢 Las mujeres siguen patrones más sostenibles en movilidad y alimentación: https://t.co/T4FyVPfbbV

    ✅ Trayectos más corto…

  • Argazkia SN Robot
    @Ihobe_Eus
    2023-03-03

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: 🟢 Emakumeek eredu jasangarriagoak jarraitzen dituzte mugikortasunean eta elikaduran: https://t.co/1wnciRSSIp

    ✅ Ibilbide l…

  • Argazkia SN Robot
    @EkoGarapena
    2023-03-03

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: 🟢 Las mujeres siguen patrones más sostenibles en movilidad y alimentación: https://t.co/T4FyVPfbbV

    ✅ Trayectos más corto…

  • Argazkia SN Robot
    @EkoGarapena
    2023-03-03

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: 🟢 Emakumeek eredu jasangarriagoak jarraitzen dituzte mugikortasunean eta elikaduran: https://t.co/1wnciRSSIp

    ✅ Ibilbide l…

  • Argazkia SN Robot
    @emakundEJGV
    2023-03-03

    Comentario de Twitter:
    🟢 Las mujeres siguen patrones más sostenibles en movilidad y alimentación: https://t.co/T4FyVPfbbV

    ✅ Trayectos má… https://t.co/BKtzJ5rGzv

  • Argazkia SN Robot
    @emakundEJGV
    2023-03-03

    Comentario de Twitter:
    🟢 Emakumeek eredu jasangarriagoak jarraitzen dituzte mugikortasunean eta elikaduran: https://t.co/1wnciRSSIp

    ✅ Ibi… https://t.co/zs5qNvWqDr

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)