Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Argitalpen Zerbitzu Nagusia aurten ere Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan egongo da

2011.eko abenduak 02

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak kudeatzen duen zerbitzuak 2011. urtean, guztira, 89 liburu eta 12 aldizkari argitaratu ditu

Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusia aurten ere egongo da igandetik datorren ostegunera arte egingo den Durangoko Euskal liburu eta Disko Azokan. Bost egun hauetan, Bizkaiko herri horren Landako Erakustazokak berriro hartuko du Justizia eta Herri Administrazio Sailak kudeatzen duen argitalpen-zerbitzuaren stand zabala eta, bertan, zerbitzu horren nobedade batzuk ikusgai jarriko dira.

Material berri horren artean honakoak daude: Fabio Javier Echarriren 'Eusebio Zamacola Abrisqueta: un basauritarra en el Chaco argentino'; Jon Alejandro Ricaurteren 'Vasco-navarros en Antioquía (1890-1970): una aproximación a la historia de migrantes, religiosos y exiliados'; Susana Sabín Fernándezen 'The "niños vascos": memory and memorialisation of the Basque refugee children of the Spanish Civil War in the UK'; Igor Calzadaren '¿Hacia una ciudad vasca?: una aproximación desde la innovación social'; eta 'Pertsonarengan oinarritutako arreta', Teresa Martínezek sinatutako arreta gerontologiakoari buruzko lana. Baita 'Guías de práctica clínica', 'Manual del bombero' liburuaren edizio berria eta Hondarribiari dagokion 'Historia de los puertos marítimos de Euskal Herria' bildumaren azken zenbakia ere.

Argitalpen Zerbitzu Nagusiak, guztira, 89 liburu, 12 aldizkari, 52 liburuxka, 5 mapa, 12 CD eta DVD, 4 pendrive eta 15 argitalpen elektroniko argitaratu ditu 2011. urtean. Horietako 109 euskara hutsezko testuak izan dira eta beste 67 euskara eta gaztelaniazkoak. Gehien saldu diren erreferentziak 'Patrón de embarcaciones de recreo (PER)', 'Gramatika gaitasuna lantzen' eta 'Patrón de yate' izan dira.

Bi urteaz geroztik zerbitzuaren argitaratu berriak Interneten bidez lortu ahal dira www.euskadi.net/argitalpenak Web-orrian.

Durangoko 46. Azokan egongo den Eusko Jaurlaritzako standa Artekale 13-16an kokatuta dago (Habe multimedia: Artekaleko 29-30 zenbakietan), hain zuzen, eta 10.30etik 20.00etara egongo da zabalik. Aldez aurretik, Argitalpen Zerbitzu Nagusia Madril (maiatzaren 27tik ekainaren 12ra), Bilbo (ekainaren 2tik 12ra), Donostia (uztailaren 1etk 17ra) eta Puerto Ricoko (azaroaren 9tik 13ra) azoketan egon da. Halaber, stand propioa eduki zuen, Donostiako Kursaalean, azaroaren 2, 3 eta 4an, izandako Euskal Gizataldeen V. Biltzarrean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko