Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Euskara lehenengoz agertzen da BOEn

2011-12-02

Estatuko Aldizkari Ofizialean, atzo argitaratu zen euskarazko lehen gehigarria; hain justu ere autonomia erkidegoetako hizkuntza koofizialetan legeak argitaratzea, Estatuak arautu zuenetik 14 urte igaro eta gero.

Hasiera baten honako hauek jasoko ditu gehigarriak: lege organikoak eta arruntak, errege lege-dekretuak eta legegintzako errege-dekretuak; hala ere, horrek ez du eragotziko beste xedapen orokor batzuetara hedatzea, betiere Eusko Jaurlaritzako sailek uste badute interes berezikoak direla.

Legegintzaldi honen hasietan ekin zitzaien Lehendakaritza Ministerioaren eta Lehendakaritzako Koordinaziorako Idazkaritza Nagusiaren arteko elkarrizketei, honako hauek aztertzeko helburuaz: batetik, Eusko Legebiltzarrak onartutako legeak, azken 26 urteetan, BOEn ez argitaratzeko izan diren kausak aztertzeko, eta, bestetik, BOEn, euskaraz, lege maila duten Estatuko arauak argitaratu ezina aztertzeko.

Administrazioa biek elkar ondo hartzearen eta lankidetzan aritzearen ondorioz, posible izan da honako hauek ekarri dituen hitzarmena sikatzea: harremanak normalizatzea, eta lege maila duten Estatuko arau-xedapenak ofizialki argitara ematea euskaraz.

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @txarliegarcia
    2011-12-03

    Comentario de Twitter:
    se puede leer el BOE en euskera RT “@psegetxo: Euskaraz irakurri dezakegu BOEa http://t.co/zCNdHy3p
    #euskarareneguna”

  • Argazkia SN Robot
    @psegetxo
    2011-12-03

    Comentario de Twitter:
    Euskaraz irakurri dezakegu BOEa http://t.co/CrrTZFaU
    #euskarareneguna

  • Argazkia SN Robot
    @Lamsfus
    2011-12-02

    Comentario de Twitter:
    Por primera vez el #euskera se asoma al #BOE http://t.co/Ub9Ipx3k

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko