Hezkuntza Sailak aldatu egin du unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko dekretua (Gobernu Bilera 2023-2-28)
Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, Euskadiko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzen dituen Dekretua aldatzea (otsailaren 3ko 21/2009 Dekretua).
Aldaketarik esanguratsuenen artean, azpimarratzekoa da Dekretuaren erredakzio berriak eskola-maparen kontzeptu malguagoa sartzen duela, eskola-mapa moldagarriago bat, sortu daitezkeen aldaketa sozio-demografikoen arabera aldatuko dena. Eskola-mapa antolamendu eta plangintza-tresna bat da, euskal hezkuntza-zerbitzu publikoaren eskaintza, barnean hartzen dituen irakaskuntzak eta horiek ematen dituzten ikastetxeak jasotzen dituena.
Joan den azaroan Gobernu Kontseiluak onartutako Onarpen Dekretu berriarekin bat etorriz, erredakzio berriak ikasle zaurgarrientzako plazen erreserba kontuan hartzeko beharra jasotzen du, eskola-plazak planifikatzerakoan. Horren ildotik, ohiko onarpen-prozesutik kanpo hezkuntza-sisteman sartzen diren ikasleen eskolatze orekatua lortzeko funts publikoekin sostengatutako ikastetxe guztiek duten erantzukidetasuna ere jasotzen du. Azken honen helburua da ikastetxe batean ikasle zaurgarrien proportzioa ez handitzea, beren eragin-eremuko ikastetxeekin aldera6tuta.
Ratioak
Hala ere, Dekretuaren idazketa berriak egiten duen aldaketa nagusia ratioetan dago: unitate bakoitzeko ikasleen gehieneko eta gutxieneko ratioak ezartzen dituzten eranskinetan, alegia.
Ikastetxe publikoetarako, ez dago aldaketarik gela bakoitzeko ikasleen gutxieneko ratioan, baina bai ordea taldek osatzeko gehieneko ratioan, zenbait etapatan:
Haur Hezk., lehen zikloa (2 urte): 18 ikasle (lehen bezala)
Haur Hezk., bigarren zikloa: 23 ikasle (lehen bezala)*
Lehen Hezkuntza: 25 ikasletik 23ra jaitsi da
DBH: 25 ikasle (lehen bezala)
Batxilergoa: 30 ikasletik 27ra jaitsi da
* Haur Hezkuntzako bigarren zikloaren kasuan, Dekretuak ezartzen duen gehieneko ratioa hobetu egin da, unitate bakoitzeko 20 ikasleko gehieneko ratioarekin, irakasle funtzionarioen negoziazio-mahaian ordezkaritza duten sindikatuen gehiengoarekin iazko maiatzean lortutako akordioaren ondoren.
Itunpeko ikastetxeei dagokienez, aldaketak egin dira zenbait etapatako gutxieneko ratioetan. Zehazki, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, taldeak osatzeko 17 ikasleko gutxieneko ratiotik 13ra jaitsi da.
Itunpeko ikastetxeetako gehieneko ratioetan ez da aldaketarik. Honela gelditzen dira:
Haur Hezk., lehen zikloa (2 urte): 18 ikasle
Haur Hezk., bigarren zikloa: 25 ikasle
Lehen Hezkuntza: 25 ikasle
DBH: 30 ikasle
Batxilergoa: 35 ikasle
Gehieneko ratio berriak pixkanaka aplikatuko dira datozen ikasturteetan, era honetan: Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, 2023-2024 ikasturtetik aurrera 3 eta 4 urteko geletan, eta 2024-2025 ikasturtetik aurrera 5 urteko geletan; Lehen Hezkuntzan, 2023-2024 ikasturtetik aurrera pixkanaka 1., 3. eta 5. mailetan; Batxilergoan, pixkanaka 2024-2025 ikasturtetik aurrera, Batxilergoko 1. mailako geletan.
-
2023-06-23
Esos mismos que se dedican a la pedagogía dicen que para dar una educación de calidad en la publica los ratios son de 20 y en la concertada son de 25? con 3 años 25 niños para un/a irakasle me parece una brutalidad. Se van a cargar el sistema educativo para "intentar" solucionar un problema de guetos que ellos han provocado. Al final pagamos los de siempre
-
2023-03-02
Sigue pendiente el limbo legal de la contratación de auxiliares a cuenta de las propias familias para las aulas de 2años. Esto además de ser totalmente irregular y escaparse a la calidad y control por parte de la administración pública, supone un gasto extra para las familias. Lo que genera muchos problemas de diferentes naturalezas como es obvio. ¿Se pretende regular algún día esta situación? ¿Realmente hay personas que se dedican a la pedagogía que crean que es posible que una sola responsable pueda encargarse de 18 bebés de 2años?