
Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 2,2 milioi eurorekin lagunduko ditu euskal kirol federazioen 2023ko kirol programak (Gobernu Bilera 2023-2-28)
Kultura eta Hizkuntza Politika sailak euskal kirol federazioen 2023ko kirol-programak finantzatzeko 2.200.000 euroko dirulaguntza deialdia bideratuko du. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian kaleratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eskatzaileek kirol-proiektuen azalpen memoria bat aurkeztu beharko dute kalifikazio batzorde batek aztertu eta ebaluatuko ditu eskabide guztiak. Balorazioa egiterakoan kontutan hartuko dira besteak beste, kirol proiektua, egitura kualifikatua edo eta emakumeen parte hartzea sustatzeko eta emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko ekimenak.