Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak ziurtatu du kooperatibismoa Euskadiko DNAren parte eta munduko erreferentzia dela

2023-02-27
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Iñigo Urkullu Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldian izan da Bilbon
  • “Indarrak batzen ditugu helburu komunak lortzeko. Bat egiten dugu indartsuagoak izateko” esan du 

Lehendakariak ziurtatu du kooperatibismoa “gure DNAren zatia dela”, eta erronkei aurre egiteko modu bat dela, “lanaren eta ahalegin partekatuaren bidez gure helburuak lortzen laguntzen diguna”. Iñigo Urkullu Bilbon izan da gaur eguerdian Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenaren 40. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldian. Ekitaldi horretan, Olatz Garamendi, Arantxa Tapia eta Nerea Melgosa sailburuak ere izan dira.

Lehendakariak bere hitzaldia hasi eta eskerrak eman dizkio Kontseiluari, hasierako helburuari gogor eutsi diolako: euskal kooperatibismoa egituratzeari eta bere baloreak indartzeari, hain zuzen ere.

Ildo horretan, kooperatibek balio komun batzuk partekatzen dituztela adierazi du, hala nola atxikimendu askea, elkarrekiko laguntza, erabakiak hartzeko sistema demokratiko bat, norberaren ahalegina, berdintasuna edo elkartasuna; eta gauzak izateko eta egiteko modu horri esker, euskal kooperatiben mugimendua munduko erreferentzia eta ispilua dela herrialde askorentzat. “Indarrak batzen ditugu – esan du – helburu komunak lortzeko. Bat egiten dugu indartsuagoak izateko.”

Urkulluk ziurtatu duenez, elkarlanari eta auzolanaren espirituari esker, Euskadik gizarte gisa aurrera egitea lortu du, eta gogorarazi du zailtasun handiko uneetan –Ukrainaren aldebakarreko inbasioaren ondorioz bizi ditugun uneetan, esaterako– neurtu daitezkeela ondoen lankidetzarako eta indarrak batzeko jarrera horren emaitzak. “Zoritxarraren aurrean, Euskadiko benetako kooperatibistak garela erakutsi dugu”- esan du.

“Segi dezagun gure kooperatiba eredu propioa erreferentzia bilakatzen, auzolana bultzatzen eta gure egiteko moduan sinisten”- esan du amaitzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)