Berriak Herrizaingoa
Eu

Ertzaintzak kontrolak areagotu ditu bigarren mailako errepideetan trafikoaren segurtasun globala hobetzeko

2011.eko abenduak 01

Azken hilabeteetan biktimen %80a mota honetako bideetan zendu da

Ertzaintzak gaurtik abiatuko du bigarren mailako errepideetako kontrolak areagotzeko kanpaina Euskadin. Urtea hasi zenetik auto istripuetako biktimen %80a bide mota honetan hil da eta, gainera, istripu kopuru handiena biltzen du gure errepide sarean. Kanpaina hau komisaldegietako agenteek gauzatuko dute, Trafiko Lurralde Unitateen laguntzarekin. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak bultzatuta, prebentzio eta zaintza politikak sendotzeko helburua du errepide sare osoan, istripu kopurua murrizte aldera. Izan ere, azken urteetan auto istripuen eta hildakoen kopuruak behera egin du etengabe.

Ertzaintzaren Trafiko Dibisioak prestatutako txosten baten arabera, 3.027 auto istripu gertatu dira azken zortzi hilabeteetan Euskadiko bigarren mailako errepideetan. Istripu hauek 1.482 biktima eragin dituzte, haien artean 33 hildako. Azken datu honek inplikatzen du epe honen barruan auto istripuen ondorioz gertatu diren heriotzen %80a mota honetako errepideetan gertatu direla. Kopuru hauek gezurtatzen dute bide handiek, hau da, erkidegoen arteko eta nazioarteko trafikoa daramatenek, ezbehar kopuru handiena biltzen dutela. Aitzitik, egunero bidaia laburretan erabiltzen diren errepide txikiak istripuen zati handi bat biltzen dute.

Egoera honi aurre egiteko, Ertzaintzaren Trafiko eta Herritarren Segurtasuneko Dibisioek bat egin dute bigarren mailako errepideen zaintza kanpainarekin. Kanpainan mota guztietako kontrolak egingo dituzte eta istripuengan eragina duten hiru faktoretan sakontzeko hainbat neurri hartuko dituzte: gidariak, ibilgailuak eta bideak. Kanpainak aldizkako ebaluazioak izango ditu urtean zehar, non emaitzak aztertuko dituzten eta lortutakoaren arabera baliabideak egokituko diren ezbehar kopuruek behera eginez gero.

Barruko trafikoko bideak

Euskal Autonomia Erkidegoak 3.602 kilometroko bigarren mailako errepide ditu guztira, hau da, euskal errepide guztien %86a. Autobide, autobia eta zenbait lerrotako bideen sare nagusiaren aurrean, norabide bakoitzeko lerro bakarreko errepideen sareak nagusi dira. Euskal udalerriak euren artean lotzen dituzten errepide hauek barruko zirkulazio gehiena biltzen dute. Izan ere, guztiok gehienetan erabiltzen dugun modua da azken hau. Hortaz, bide hauetan gertatzen diren ezbeharrak bertako gidariei gertatzen zaizkie. Autobide eta autobietako istripuetan, berriz, kanpokoak gehiago dira.

Azken urteetan zehar, Ertzaintzaren Trafiko Dibisioak Euskadi zeharkatzen dituzten bide handien kontroletan bildu ditu patruiletako baliabiadeak (autobideak eta autobiak), dentsitate gutxiko errepideen kontrola euskal geografian sakabanatutako komisaldegien eskuetan utziz. Nolanahi ere, aurrerantzean egoera hau aldatuko da. Trafikoko Dibisioak azken zortzi hilabeteetan gauzatutako azterketak Ertzaintzaren Trafikoko Lurralde Unitateen patruilen esfortzuaren parte bat ere bigarren mailako errepideetara bideratzea gomendatzen du. Modu honetan, euskal errepide sare osoara presio homogeneoa eta indartsua bideratuko da, zaintza eta arau hausteak hobeto kontrolatze aldera.

Bide arriskutsuenak

Bigarren mailako errepideetan gertatuko istripuen tipologiari buzko azterketak adierazten du ezbeharren portzentaia handiena, %60a, ibilgailu biren edo gehiagoren arteko talketan ematen dela, bideko oztopoen kontrako talken eta bidetik ateratzearen ondoren. Egunari dagokionez, asteburuak, ia %44arekin, biktimak izan dituzten istripuen ia erdia bildu dute aurten, gehienak 10:00etatik 20:00etarako epea gertatu direla.

Azken zortzi hilabeteetan istripu gehiago izan dituzten errepideak aztertutz, N-634k biktimak izan dituzten 119 istripu hartu ditu. Modu honetan, istripu kopuru handiena biltzen duen errepidea da, nahiz eta luzera handiko bidea izan, 136 km., Autonomia Erkidegoa luzetara zeharkatzen duena. GI-627 eta N-240 dira ondoren datozenak, biak 26 ezbehar zenbatu dituztela. Beste errepide txikiago batzuk ere istripu kopuru kezkagarriak biltzen dituzte, haien luzera ikusita, hala nola, BI-604 edo GI-2638.

Gutxienez hil diren 10 auto istripu edo hildako biktimaren bat izan dituzten errepideak:

Lekua Luzera kilometrotan Istripuak / km. Istripuak biktimekin Hildakoak Larri zaurituak
Urbana  -  -  227  5  29
N-634  136  0,9  119  6  9
GI-627  34  0,8  26 3 4
N-240  44  0,6  26  3  5
BI-635  20  1,2 23  2  6
GI-631 36   0,6  22  0  5
BI-711  14  1,4  19  0  1
GI-632  35  0,5 19   1 10 
 BI-625  44  0,4 17   1  1
N-636   14 1,0  14  0  1 
 GI-2630  24  0,5  13  1
 BI-633  30  0,4 12   0  1
 GI-2132  16  0,8  12  0
 BI-631  16  0,7 11   0  1
 BI-604  5  2,0 10   0  0
GI-2638   5  2,0 10   0  2
 A-124  37  0,2  8  1  0
 N-124  15  0,5  1  4
BI-2120   10  0,5  5  1  0
 A-2126 20   0,2  3  1
 BI-3732  13  0,2  2
 A-3130  20  0,1  1  1
 BI-3601  5 0,2  1  1  0
GI-3162   5  0,2  1  1  0

Udalerriei dagokienez, Erandio, Galdakao, Mungia, Sopela eta Muskiz dira biktimak izandako istripu gehien bildu dituztenak Bizkaian. Ondoren, Arrasate eta Oiartzun daude Gipuzkoan.

Azken zortzi hilabeteetan bigarren mailako bideetan Ertzaintzak jarri dituen salaketen artean, ondorioztatzen da zirkulazioko arau hauste ohikoenek zerikusia dutela jokaera arau orokorrekin zerikusia dutela: mugikorraren erabilera, barrutik ikuspen eskasa izatea, atzerako ispilu akastuna, arreta galera... Ondoren, ibilgailuetan eta agirietan izandako irregulartasunak, alkohola edo drogen eraginpean gidatzea, aparkatze desegokiak, eta abar daude.

Mugape bakoitzerako proposamen zehatzak

Egoera hau konpontzeko, txostenak hainbat proposamen zehatz luzatzen ditu segurtasun maila mugape eta errepide bakoitzean areagotze aldera, zenbait xehetasun kontuan izanda: arrisku handieneko tarte, ordu eta egunetan gertatzen diren istripu motak, baldintza meteorologikoen araberakoak, eta abar. Kasu guztietan zehazki diseinatutako neurriak dira, prebentzioa berrindartuz segurtasun maila areagotzeko helburua dutena, baita kontrolena eta zaintzarena orokorrean ere.

Neurri hauek guztiak mugape bakoitzeko arduradunak diren komisaldietan abiatuko dituzte, baina Trafikoko Lurralde Unitateen babesa izango dute. Modu honetan, datozen hilabeteetan kontrolak areagotuko direla somatuko dugu: abiadura, alkoholemia, drogen detekzioan, garrioetan, IAT, segurtasun uhala, agiria, eta abar. Nolanahi ere, horrek ez du suposatuko bide nagusietan presioak behera egingo duenik. Izan ere, Trafikoko Lurralde Unitateen ohiko lanari eutsiko diote.

Halaber, datozen hilabeteetan komisaldegietara igorritako agenteek trafikoko legediaren gaineko ezagutza berrindartuko dute. Modu honetan, zirkulaziorako araudi konplexuaren barruan egoera guztiei aurre egiteko gaitasuna lortzea nahi da. Kasu honetan, Ertzaintzaren Trafikoko Dibisioak eta Euskadiko Poliziaren Akademiak parte hartuko dute.

Baliabideen erabilgarritasun handiagoa

Bigarren mailako errepideetan trafikoaren kontrola berrindartzeko kanpaina ETA talde terroristak ekintzen amaiera iragarri zuenetik Euskadik bizi duen egoera berriaren ondorioz sortu diren aukeren erabilera ona egiteko Herrizaingo Sailaren ekimenen barruan kokatzen da. Ertzainen lana prozedurak eta segurtasunaren inguruko araua eguneratu zenetik - 53 Instrukzioa - bestelako lanak egin ditzaketen baliabideak askatzeko aukera eskaintzen du: trafiko politiken berrindartzea, herritarren segurtasunera eta delituen prebentziora bideratutako patruilak, zaintzaren berrindartzea, jendarteak bereziki hunkitzen duten delitu mota jakin batzuen gaineko kontrola (emakumeen kontrako indarkeria), baita zirkulazioaren ondorioz gertatutako istripuen kasuan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko