
Basquetxok jaialdiaren bigarren edizioa Balmasedan izango da, udalerria “txokolatearen eta kafearen munduko hiriburu” bihurtuta
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok Txokolatearen eta Kafearen “Basquetxok” jaialdiaren inaugurazioan parte hartu du gaur. Bigarren edizioa da hau eta Balmasedan egingo da.
Sailburuak adierazi duenez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailean “beti aurkituko dute aliatu bat Basketxok bezalako ekitaldiei laguntzeko, turismoaren ikuspegitik hain ezagunak ez diren baina gure bisitariei eskaintzeko asko duten udalerriak, eskualdeak eta lurraldeak dinamizatu eta sustatzeko”.
Helburu horrekin Eusko Jaurlaritzak hainbat ekimen bultzatu ditu, besteak beste Lehentasunez Jarduteko Eremuak (LJE) Bultzatzeko Plana. Turismoaren arloko jarduerak direla eta, dagoeneko 7,5 milioi inbertitu dira hainbat udalerri eta eskualdetan eta horien artean dago Enkarterri eskualdea 1,8 milioirekin.
Gainera, Balmasedak Next Generation funtsak ere jasoko ditu, Euskadik Santiago Bidearekin lotutako ondarearen balorizazio turistikorako lortu dituen 5,5 milioien barruan. Hain zuzen ere, Horkasitas jauregia izango da ekitaldi horien xede, haren balio kultural eta turistiko handia nabarmentzeko.
“Turismo jasangarriaren estrategiaren barruan udalerriei eta eskualdeei laguntzeko aurrera eramaten ditugun proiektuen adibide batzuk baino ez dira. Turismo-eredu horren helburua dira desestazionalizazioa eta fluxuen mugimendua lurralde osoan zehar hedatzea, eskaintza dibertsifikatuz eta lurraldearen sustapena indartuz. Gaur inauguratzen dugun Basketxok jaialdiak Balmaseda eta Enkarterriak sustatzen lagunduko du, funtsezko lurralde gisa Euskadiko baliabide turistikoen barruan ” esanez amaitu du.