Berriak
Eu

Argentinan dauden euskal enpresekin bilera

2011.eko abenduak 02


Elvira Cortajarena, Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaria eta  Begoña Aldekogaray, SPRI-ko Latinoamerikar alorraren Nagusia Argentinan dauden euskal enpresen bileraren buru izan ziren.


Azaroaren 29an Buenos Airesen egin zen euskal enpresen topaketa. 18 pertsonak hartu dute parte software, teknologia, esne-industria, makina-erreminta, bankuak, gastronomia eta trenbideko sektoreen 10 enpresen ordezkari bezala.


Elvira Cortajarenak hasi zuen bilera, ETA banda terroristaren indarkeriaren amaieraren berri ematea azpimarratuz eta Europako egoera ekonomikoari eta gaur egungo Euroren krisiari buruz hitz egin zuen. Gero, Begoña Aldekogarayk enpresak nazioarteko bihurtzeko laguntzarako SPRI-ren ekintzei buruzko aurkezpena egin zuen.


Euskadiren Mercosur-reko Ordezkaritzan SPRI-ri laguntza emateko arduraduna den Enpresa-Zuzendaritzatik, aurten Argentinan enpresa mailan egindako ekintzak laburtu ziren. Bilerara azaldutakoei jakinarazi zien 2011n 10 proiektu egin zirela (merkatu azterketen, bisitaldien eta banatzaileen bilaketaren artean), kopuruaren gehitzea garrantzitsua islatzen, joan diren urtetan zehar egindakoak konparatuz. Bestalde, 78 laguntza zehatz eman zizkien informazioa edo kontaktuak eskatu zituzten enpresei. Ferroforma-ra erosleen ordezkari bisitak antolatu ziren eta Argentinako Expo Ferrerera-n Euskadiren stand bat egoteko kudeatu zen, BEC-eko hurrengo Ferroforma eta BIEMH azokak hedatzeko. Gainera, Paraguaira aztertzeko egindako bidaiaren berri eman zen, REDIEX - Paraguaiko Gobernuaren Inbertsio eta Esportazio Sarearen aurrean  euskal industriari buruzko aurkezpena egin zenean. Jakinarazi zien une honetan BIEMH 2012 hedatzen ari dela Ordezkaritza bisitarien ordezkariak proposatzen. Urte honetan Euskadin egin ziren akzio komertzialari buruz 2 jardunalditan egon zen, baita SPRI-k eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberarekin batera antolatutako Nazioarteko Faro Intergune azokan ere. Turismo-esparruan  Espainiako Turismo Bulegoarekin batera turismo operadoreentzako eta Mendoza, Paraguai eta Uruguaiko prentsa espezialitatuentzako egindako aurkezpenak, Buenos Airesko Paseo La Plazan turismo-materialarekin presentzia eta berezko stand baten kudeaketa, Espainiako standen barruan, Buenos Airesko FIT - Nazioarteko Turismo Azokan.

Ondoren, Iñigo Febrel, Argentinan Espainiako Enbaxadako Ekonomia eta Merkataritza-Kontselari berria aurkeztu zen enpresari aurrean, Argentinan dauden Espainiako enpresen gaurko egoeraz bere ikuspegia eman zuena.

Gero, Perspectiv@s Económicas-eko zuzendaria eta Argentinan Deloitte-ko Ekonomia Departamentuko Kanpoko Zuzendaria den Luis Secco ekonomistak, Argentinako ekonomiaren egoerari eta aukerei buruzko azalpena egin zuen.

Amaitzeko, empresa bakoitzak bere burua aurkezteko, urduritasunez hitz egiteko eta Argentinan haien negozioaren martxari buruzko oharpenak egiteko unea ireki zen.

Iruzkin bat
  • @jorgenavos
    2011.eko abenduak 06

    Comentario de Twitter:
    Reunión con las empresas vascas presentes en Argentina. http://t.co/gKR6FmTX

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena, Begoña Aldekogaray, Iñigo Febrel