Berriak
Eu

Kanpo harremanetarako idazkari nagusia Kubako enbaxadorearekin bildu da

2011.eko abenduak 01

Euskal enpresaburuen Kubako elkartearen 10. urtemuga

Eusko Jaurlaritzak Euskadi eta Kubaren arteko merkataritza harremanak babestu ditu

Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta Alejandro González Kubako enbaxadoreak amaiera eman zioten Euskal Enpresaburuen Kubako Elkartearen batzarrari, elkarte horren hamargarren urtemuga dela-eta. Urtemuga horretan Catalina Chamorro Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Nazioartekotze zuzendaria ere izan zen.

Horren aurretik, Guillermo Echeniquek eta Alejandro Gonzálezek bilera egin zuten. Bilera horretan, Euskadiren eta Kubaren arteko erakunde eta merkataritza harremanak aztertu zituzten eta enbaxadoreak 2012ko lehen seihilekoan Euskadira egingo du bisita instituzionala prestatu zuten.

Guillermo Echeniqueren iritzian, “Euskal Enpresaburuen Kubako Elkarteak burutzen duen lana ongi egindako lanaren eredua da, ordezkatzen dituzten enpresen alde ez ezik Euskadiren alde egindako lanaren eredua; izan ere, Karibeko uharte horretan lehenengo urratsak emateko funtsezko euskarri bat dute Kubarekin harremanak ezarri nahi dituzten enpresek”.

Bai enbaxadorea bai Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia ados egon ziren erakundeen arteko mekanismoei bultzada berria ematean mekanismo horiek eraginkorrak izan daitezen Kubaren zein Euskadiren merkataritzaren eta ekonomiaren interesetarako. Euskadi eta Kubaren arteko harremanak aztertzerakoan, azpimarratu beharrekoa da 2010ean 100 milioi euroko balioa esportatu zuela Euskadik Kubara.Bestalde, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak 2010ean bost proiektu burutu zituen energiaren, mediku zerbitzuen, nekazaritza garapenaren eta etxebizitzaren alorretan.

Kultura harremanen alorrean, La Habanako 2012ko liburu azokan “Los vascos en Cuba” liburua aurkeztuko da, eta Bilboko Zine Dokumentalaren eta Laburmetraien Zinemaldiak Latinoamerikako eta Kubako pelikulak izan direla nabarmendu du aurten. Bestalde, “Bertsolari” filma aurkeztuko da abenduaren 1etik 11ra bitartean La Habanako Nazioarteko Zinemaldian. Kubako Balet Nazionalak azaroaren 27an Euskalduna Jauregian eskainitako ekitaldia ere gehitu behar zaio horri guztiari.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)