Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Tech Tour Biltzarrak gaur amaitu du bere egonaldia Euskadin Bizkaiko Parke Teknologikorako bisitarekin

2011.eko abenduak 01

 

  • 50 partaide baino gehiagok bisitatu dute gaur goizean Tecnalia eta Gaiker- IK4, atzo Deustuko Unibertsitatean Biltzarraren lehen zatia egin ondoren
  • Tech Tour Europa elkarte independentea da Biltzarraren sustatzailea, eta Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren laguntza dauka, SPRIren bitartez

 

Bilbao, 2011ko abenduaren 1a.

Tech Tour Biltzarraren 51. edizioko 50etik gora partaideek amaitu dute gaur egonaldia Euskadin. Aurkezpenen lehen zatia atzo egin zen Deustuko Unibertsitatean, eta gaur Bizkaiko Parke Teknologikoa bisitatu dute. Bertan egin dute enpresen bigarren aurkezpena, eta, horretaz gain, Tecnalia eta Gaiker. IK4 zentro teknologikoak bisitatu dituzte.

Biltzarrean inbertitzaile potentzialak dituzten Europa hegoaldeko punta-puntako enpresa teknologikoak bildu dira. Enpresa horiek hautatzeko irizpidea hainbat arlotan -hala nola Internet, New Media, Medikuntzako Teknologiak edo teknologia garbiak- duten berrikuntza teknologikoko maila izan da.

Parte hartu duten enpresen artean sei Euskadikoak dira: Mouin, Hiriko, Doocuments Software, Gomavial Solutions, Linkatu eta Sustainable References.

Biltzarrak Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren lankidetza aktiboa izan du SPRIren bitartez (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea), eta Tech Tour Europe da sustatzailea, irabazi-asmorik gabeko elkartea, Genovan sortua 1998. urtean.

Tech Tour Europe elkarteak Euskadi hautatu du Biltzarraren lehen zatia egiteko, tradizio ekintzaile handiko eskualdea delako, eta industria, bilakatu ahala, I+G+Bko inbertsioan inplikatzen delako. Izan ere, inbertsio hori BPGaren % 2 da une honetan, Espainiako batez bestekoaren gainetik eta Europako batez bestekoaren parean. Testuinguru horretan, Enpresa eta Berrikuntzarako Zentroak (EBZ) aktiboki lanean ari dira inbertsio horren bitartez oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzeko.

                                               www.techtour.com

                                                                                            

           V K Comunicación

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Patricia Loredo

Tel.: 944 01 53 06. Mugikorra: 629749047

E-mail: patricia@vkcomunicacion.com

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan