Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailak lehen aldiz saritu ditu turismo-sektorearen praktika onenak Deustuko Unibertsitatean

2011.eko abenduak 01

Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak I. Turismo Jardunaldia inauguratu du Deustuko Unibertsitatean, eta bertan eman dituzte lehen aldiz 2010-2011 aldiko Turismoko Praktika Onenen sariak. 

Turismo Zuzendaritzak sustaturiko proiektua da sektorearen profesionalizazio-sistema bat bultzatzeko unibertsitateko praktiketako bekadunekin egin beharreko prestakuntzaren lehen faseetatik. 

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak hitzarmen bat sinatuta dauka Deustuko Unibertsitatearekin Euskadiko enpresetan unibertsitate bereko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko turismo-ikasleen prestakuntza-praktikak martxan jartzeko.

Hitzarmen horren esparruan ere lehen aldiz egin da Turismo Jardunaldia. Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak eta Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekano José Ángel Achón-ek inauguratu dute. Ekitaldia hasteko 2010-2011 aldiko Praktika Onenen sariak eman dituzte Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak eta Turismoko zuzendariordeak. Belén Ucín Yeregui eta Silvia Colmenares Santín izan dira saridunak, eta Zarauz Hotelean eta Tryp Hotelean egin dituzte beren praktikak, hurrenez hurren. Egunean zehar turismo-sektorerako garrantzitsuak diren ponentziekin esku hartuko dute sailburuordeak berak, Turismoko zuzendari Isabel Muelak eta hainbat erakundetako beste zenbait kidek, hala nola CictourGUNEko zuzendari Aurkene Alzuak, Unibertsitateko Turismo Saileko irakasle Ana Gotiak eta Fakultateko Bilboko campuseko dekanorde Álvaro de la Ricak.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko ordezkari Pilar Zorrillak eta Isabel Muelak jorratuko dituzten gaiak Euskadiko turismo-marketineko plana eta Eusko Jaurlaritzaren komunikazio-erremintak izango dira: turismo-ataria eta on line telebista. Arratsaldean, turismo-sektoreko ekintzailetza izango da protagonista, hainbat enpresatako (hala nola 'Vívelo Travel' edo 'Club Marco Polo') ordezkarien parte-hartzearekin.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak sustatzen du ekimen hori unibertsitatearen praktikekin beren prestakuntzaren lehen faseetatik turismo-jardueran arituko direnen profesionalizazioa bultzatzeko. Euskadik 28 hilabete daramatza hazten etengabe turisten sarrerei dagokienez. Urrira arte 2.033.365 turista iritsi dira, hau da, % +5,5eko gehikuntza 2010. urteko hilabete berarekin alderatuta, eta turista horiei profesional bikainen sektore batek harrera egin diezaiela da helburua.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 1a

 

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Zorrilla (Merkataritza eta Turismo sailburuordea ) eta Isabel Muela (Turismo zuzendaria)