Zeinu hizkuntzaren eguna
qrcode

Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 825.000 euro bideratuko ditu arte eszenikoak sustatzeko programetara (Gobernu Bilera 2023-2-21)

2023-02-21

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2023ko ekitaldian arte eszenikoak (antzerkia, dantza eta zirkua) sustatzeko prestakuntza, sustapen edo erakusketa programa eta jardueretarako deialdia. Guztira 825.000 euro banatuko dira dirulaguntza hauetan. 

Honako hauek dira diruz lagundu daitezkeen modalitateak: 

  • Arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntzara 160.000 euro bideratuko dira eta honako jarduera hauek lagunduko dira:
    • Etengabeko prestakuntza ikastaroak eta tailerrak
    • Berariazko prestakuntza ikastaroak edo tailerrak
    • Profesionalen etengabeko ikerketara eta prestakuntzara bideratutako laborategiak eta antzeko espazioak
    • Profesionalentzat entrenamendu jarraituko espazioak 
  • Arte eszenikoak sustatzeko egitasmoak 160.000 eurorekin lagunduko dira. Arte eszenikoen konpainien eta Euskal Autonomia Erkidegoko udal-titulartasun publikoko espazio eszenikoen arteko lankidetzarekin egindakoak izan beharko dira. Honako hauek lagunduko dira diruz:
    • Sentsibilizazio jarduerak
    • Publikoekiko bitartekaritza-jarduerak
    • Prestakuntza jarduerak
    • Arte eszenikoak sustatzeko programak, konpainia egoiliar batek garatuak 
  • Kaleko arte eszenikoak erakusteko programak garatzeko 255.000 euro erabiliko ditu Kultura eta Hizkuntza Politika sailak. 2023. Urtean euskal konpainiek aire zabaleko espazio publikoetan antzeztutako arte eszenikoak (antzerkia, dantza eta zirkua) erakusketako programak lagunduko dira diruz. 
  • SAREAren dantza zirkuitua garatzeko 250.000 euro bideratuko dira. 

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agertu eta hurrengo egunetik aurrera. 

Iazko deialdian Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 155 proiektu babestu zituen: 16 arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntzarako proiektuak izan ziren, 11 arte eszenikoak sustatzeko programak, kaleko arte eszenikoak erakusteko 82 programa ere lagundu ziren eta SAREA dantza zirkuituko beste 46 proiektu. 

 

 

Iruzkin bat
  • 2023-03-05

    Kaixo aproximadamene cuándo saldrán estas ayudas?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko