qrcode

Nerea Melgosa sailburuak Euskadiko memoria historiko eta demokratikoaren etorkizuneko legea onartzeko adostasun handiena lortzeko deia egin du

2023-02-19
  • Nerea Melgosa: “Ziur nago demokrata guztiok partekatzen ditugula printzipio eta balio horiek”
  • Sailaren arduradun eta memoriaren politika publikoen arduradun gisa, bere lehenengo ekitalgi publikoan, Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenezko Museoaren 10. urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu du

Berango, 2023/02/19

Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Berangoko 'Agurra' eskultura-multzoaren inaugurazioan izan da gaur goizean, Burdin Hesiaren Oroimenezko Museoaren hamargarren urteurrena dela eta. Herriko alkate María Isabel Landarekin batera, Melgosak Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoari buruzko Legea aipatu du, gaur egun Eusko Legebiltzarrean izapidetzen ari dena, ‘aukera paregabea da Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren biktimak aitortzeko, memoria historikoari balioa emateko eta lege mailara igotzeko’, eta aukera hori ahalik eta adostasun handienarekin aprobetxatzeko eskatu du, ‘ziur bainago demokrata guztiok bat gatozela printzipio eta balio horiekin’.

1936an eta 1937an Gerra Zibilaren ondorioak jasan zituzten eta gizarte demokratikoaren balioak defendatu zituzten pertsonak oroitzeko eta omentzeko bultzatu du Berangoko Udalak monumentu hau.

Nerea Melgosa sailburuak, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendari Aintzane Ezenarro izan du ondoan,  sailaren eta memoriaren politika publikoen arduradun gisa parte hartu duen lehen ekitaldi publikoan. Melgosak defendatu du, “memoria historikoa justizian, balio etiko eta demokratikoetan, bizikidetzan eta etorkizunean egindako inbertsioa’ dela.

Bere hitzaldian, sailburuak gerra, errepresioa eta gerraosteko ondorioak pairatu zituzten emakumeak gogoratu ditu bereziki. Gerra garaian askatasunaren alde borrokatu ziren eta ekoizpen-sarearekin bat eginez edo Burdin Hesia eraikiz lagundu zuten. Senideen heriotza jasateaz gain, haietako askok egoera ekonomiko zailari aurre egin behar izan zioten, baliabiderik gabe, seme-alaben kargu eginez, eta hainbat umiliazio eta errepresioren biktima izan ziren.

Horiengatik guztiengatik, askatasunaren eta demokraziaren alde borrokatu zuten gudulariengatik, eta haurtzaroa galdu zuten edo beren familietatik banandu zituzten haurrengatik, ‘haien guztien memoriagatik, memoria historikoa duen Euskadi baten alde’ gaineratu du Melgosak.

Sailburuak zoriondu egin ditu 10 urte hauetan Berangoko Burdin Hesiaren Museoan lan egin duten pertsonak eta Berangoko Udala memoria historikoa berreskuratzen egindako ahaleginengatik.

Jaizkibel Galdategi Artistikoak egindako eskultura aurkeztu ondoren, Aitor Miñambres Museoko zuzendariak bonbardaketen eta gerra-frontearen ondorioz herrian hildako pertsonen izenak irakurri ditu. Jarraian, 'Agur Jaunak' abestiaren doinuarekin, lore eskaintza egin dute Gernikako bonbardaketatik bizirik atera zirenen parte hartzearekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Maria Isabel Landa (Berangoko alkatea)