Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Kimberly-Clark akordio baten atarian dago euskal partzuergo batekin, Arangurenen eta Artziniegan dituen instalazioak eros diezazkion

2011.eko abenduak 01

Kimberly-Clark akordio baten atarian dago euskal partzuergo batekin, Arangurenen eta Artziniegan dituen instalazioak eros diezazkion

Etorkizuneko jabeek ez bakarrik jarraituko dute lehengo plantillarekin, baina baita ere iragarri dute kontratazio berriak egingo dituztela.

Indarkia sozietateak eta Ezten funtsak aurreikusi dutenez, hurrengo hiru urteetan 20 milioi euroko inbertsio plana egingo da bi instalazioetan.

 

Indarkia S.L. eta Ezten Arrisku Kapitaleko Funtsa akordio baten atarian daude Kimberly-Clark enpresarekin, enpresa horrek Arangurenen (Bizkaia) eta Artziniegan (Araba)  dituen bi instalazioak erosteko.  Kimberly-Clark enpresak muselina papera eta higiene eta garbitasuneko produktuak ekoizten ditu instalazio horietan.

Horrela beraz, atariko akordio horren bertutez bi instalazioak, instalazioetako jarduera eta bertako langile guztiak aipatu partzuergo horretara transferituko dira. Bazkide berriek ez bakarrik jarraituko dute lehengo plantillarekin, baina baita ere iragarri dute kontratazio berriak egingo dituztela instalazio horietako administrazio, merkataritza eta finantza arloetan.

Jabe berrien aurreikuspenen arabera, datozen hiru urteetan 20 milioi euroko inbertsio plana egingo da bi instalazioetan.

Salerosketa akordioaren barruan, fabrikazio kontratu bat sinatuko da instalazio horietan  fabrikatzen diren ondasunen ekoizpena eta  Kimberly-Clark enpresarentzako hornikuntza bermatzeko.

"Kimberly-Clark-entzat Espainia oso  merkatu garrantzitsua da, liderrak garelako" azaldu zuen Mike Mitchel, Kimberly-Clark Professional-en Europarako industri zuzendariak. "Guretzat ez dago erosle hoberik". Mitchell-ek adierazi zuenez, "sinetsirik gaude  Indarkia S.L.  eta Eusko Jaurlaritza, Ezten Arrisku Kapitaleko Funtsaren bitartez, bazkide ezin hobea direla gure eskaintza indartzen eta bezero garrantzitsuenekin dugun epe luzeko harremana sendotzen jarraitzeko" .

Iñaki López Gandásegui, Jesús González Moro eta Andoni Arteagoitia enpresariek sortu zuen Indarkia S.L., epe luzeko inbertsioak egiteko industri eta energi sektoreko konpainietan.

Iñaki López Gandásegui Synergy taldeko presidente eta akzioduna da, eta talde horrek Aernnova Aerospace (sektore aeronautikokoa), Aeroblade eta Orisol Corporación Energética (biak energia berriztagarrien sektorekoak) sozietateak barne hartzen ditu.

Jesús González Moro Inbisa taldearen eta Inberalia-ren sortzaile eta presidentea da.  Inbisa erreferentziazko enpresa da hirigintzaren sektorean eta Inberaliak eraikuntzako, zerbitzuetako, ingurumeneko, energia berriztagarrietako eta aisialdiko jarduerak biltzen ditu.

Andoni Arteagoitia Inbisa eta Inberaliako bazkide sortzaile eta Holfisa Taldeko presidentea da. Holfisa taldeak interesak ditu energi, industri eta finantza sektoreetan.

Ezten Arrisku kapitaleko funtsa 1986an sortu zen. Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpe dago eta une honetan 57 enpresatan parte hartzen du 80 milioi euroko inbertsioarekin.

Kimberly-Clark eta mundu osoan ospetsuak diren bere markak ezinbesteko produktuak dira 150etik gora herrialdetako pertsonen bizitzan. 1.300 milioi lagunek, munduko biztanleriaren ia laurdenak, egunero erabiltzen ditu K-C markak eta osasuna, higienea eta ongizatea zaintzeko K-C produktuak. Kleenex®, Andrex®, Scott®, Huggies®, Pull-Ups®, Kotex® eta Depend® bezalako marken jabe izaki, Kimberly-Clark merkatuko lehenengoa edo bigarrena da 80tik gora herrialdetan.

Informazio gehiago:

Burson-Marsteller Madrid:

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan