qrcode

Astekonomia gaur hasiko da euskal esportazioen errekorrarekin eta urte hasiera onarekin euskal aireportuetan, urtarrileko KPI ahaztu gabe

2023-02-17

Euskal esportazioek marka historikoa lortu dute 2022ko balantzean, eta gaur hasi da Astekonomia. Adierazle ekonomikoen asteko laburpen bat, oraingo honetan ere EAEko aireportuen urte-hasiera onari erreparatzen diona. Urtarrileko KPIa, aldiz, igo egin da, baina abendukoa baino zertxobait gehiago.

Eustaten datuen arabera, euskal esportazioek 32.538 milioi euroko balioa izan zuten 2022an. Balio horrek nabarmen gainditzen du orain arteko erregistrorik handiena, 2018koa, 26.000 milioi eurotik zertxobait behera geratu baitzen balio esportatzailea.

Bestalde, euskal aireportuetako pertsonen trafikoa 400.000 desplazamendura hurbildu zen aurtengo lehen hilabetean. Zehazki, urte arteko hazkundea % 86,7koa izan zen, eta serie historiko osoan urtarrilean lortutako baliorik handiena izatera igaro da.

Era berean, Euskadiko urtarrileko KPIaren urte arteko tasa % 5,6koa izan zen, abenduko datua baino bi hamarren handiagoa. Horrekin, eten egin da inflazioak azken bost hilabeteetan metatu duen jaitsiera-fasea. Urtarrileko igoera erregaien gorakadari zor zaio, Espainiako gobernuaren laguntzak amaitu ondoren.

Asteko laburpen hau, Ekonomia Zuzendaritzak "Astekonomia" izenarekin egina, minutu bateko iraupena duten bideo hauen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren zabalkundea eta jarraipena errazteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan