Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna
Berriak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
qrcode

Adineko eta gaztentzako alokairuko zuzkidura-bizitokiak eraikitzeko Faustino Orbegozo geriatrikoaren eraisketa hasi da

2023-02-17
  • Etxebizitza sailburuordeak eta Zumarragako alkateak Eusko Jaurlaritzak lau milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egingo duen obrak bisitatu dituzte.

 

Zumarragako alkateak, Mikel Serranok, eta Etxebizitzako sailburuordeak, Pedro Jaureguik, bi erakundeek Faustino Orbegozo geriatriko zaharraren kokalekuan elkarrekin duten proiektuaren aurrerapenak bisitatu dituzte ostiral honetan. Bertan, 24 zuzkidura-bizitoki eraikiko dira alokairuan herrian etxebizitza bat behar duten pertsonentzat.

Bisitan, Udalak apartamentu berrietarako Etxebizitza Sailari lagatako 4.800 m2-ko lursaila askatzeko geriatrikoa -70eko hamarkadan eraiki zen, herriko adinekoen zaintzaren eta arretaren beharrei erantzuteko, eta duela urte batzuetatik ez da erabiltzen-,  eraisteko ematen ari diren lehen urratsak egiaztatu ahal izan dituzte bi arduradunek. 24 bizitokiez gain, etorkizuneko eraikinak 475 m2-ko eremua izango du udalaren gizarte-erabileretarako beheko solairuan.

Eraiste-lanekin batera, 2023an fuzatuko den oinarrizko proiektuaren idazketa kontratatzen ari dira. 2024an eraikin berria eraikitzeko obren lizitazioa eta esleipena aurreikusita dago, aurreikuspenak betez gero, 2024aren amaieran edo 2025aren hasieran hasi ahal izateko. Etxebizitza Sailak lau milioi euro baino gehiago bideratuko ditu proiektura datozen urteetan.

Apartamentu horiek 36 urtetik beherako gazteen emantzipazioa errazteko ere erabiliko dira, haien ezaugarriengatik eta txandakako izaeragatik – horietan bost urtez bizi ahal izango dira, adjudikaziodun diren pertsonen diru-sarreren % 30 gainditzen ez duen hileko kanon baten truke.

Espazioaren berezitasunak direla eta, apartamentu horiek adineko pertsonei zuzenduta daude ere, eta 70 urtetik gorakoak horietara sartzeko aukera eskaintzen dute. Hauek, ez dute bost urteko gehieneko eperik izango, baldin eta jabetzan duten etxebizitza Eusko Jaurlaritzari etxebizitzak lagatzeko Bizigune programari lagatzen badiote, arrazoizko prezioetan alokairuan jar ditzan.

Esleipendunek Etxebiden izena emanda egon beharko dute – gaur egun 298 pertsonak eskatzen dute etxe bat Zumarragan, hamarretik ia zortzik alokairuan –, 3.000 eta 39.000 euro arteko diru-sarrerak izan beharko dituzte eta, gazteen kasuan, ez dute jabetzako etxebizitzarik izango. Udalerrian erroldatuta dauden eta hiru urtetik gorako antzinatasuna duten pertsonek sartzeko lehentasuna izango dute.

 Zumarragako alkate Mikel Serranok azaldu duenez, “ezinbestekoa da erakundeen arteko lankidetza Eusko Jaurlaritzaren eta udalen artean, bai lagatzen dizkiegun lurzoruetan etxebizitza eta zuzkidura-bizitokien proiektuak sortu ahal izateko, eta bai erabiltzen es diren eraikinei bigarren bizitza bat emateko. Betiere, Zumarragan bizi nahi duten pertsonek prezio eskuragarrietan etxebizitza duin bat izateko aukera izan dezaten.”

 “Horrelako proiektuek agerian uzten dute erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia herritarren beharrei erantzuteko orduan, alokairu babestuko parkea handituz; izan ere, pertsonek gero eta etxebizitza gehiago eskatzen dituzte errentamendu-erregimenean, prezio eskuragarrietan, eta askotan ez dute erantzunik aurkitzen merkatu librean” azpimarratu du Pedro Jaureguik, Etxebizitzako sailburuordeak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
  • Pedro Javier Jauregui Fernández
    Etxebizitza sailburuordea (XII legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Zumarragako alkate Mikel Serrano