Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak

Eusko Jaurlaritzak 36 babes ofizialeko etxebizitza zozketatuko ditu bihar Legution

2011-11-30

Jaurlaritzak 36 babes ofizialeko etxebizitza zozketatuko ditu bihar Legution.

Etxebizitza hauek Eusko Jaurlaritzak berak sustatu ditu.Adjudikatzeko etxebizitza guztietatik, kupo hauek gorde dira:

  • 3, mugikortasun urritu iraunkorra duen pertsona desgaituarentzako etxebizitza egokitu bat.
  • 21, lau urteko antzinatasuna daukan eskabidea egin duten bizikidetza-unitateentzat.
  • 9 etxebizitza, 25-35 urte bitarteko bizikidetza unitateentzat.
  • 3, gainerako eskatzaileentzat.

Etxebizitza horietako bat eskuratu ahal izateko, 9.000 euroko edo hortik gorako eta 35.000 euroko edo hortik beherako urteko sarrera haztatuak egiaztatu behar dira 2009ko errenta-ekitaldiari dagokion zergaldian. Mugikortasun urritua daukaten pertsona desgaituen edo desgaitu psikikoen kasuan, ez da gutxieneko sarrerarik egiaztatu behar.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan