Berriak Lehendakaritza

Euskara sustatzen Madrilen.

2011-12-01

Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordea Eusko Jaurlaritzak Madrilen duen Ordezkaritzarekin batera, bi ekitalditan izango da hiriburuan euskara sustatzeko.

Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak parte hartuko du gaur osteguna, hilak 1, euskararen normalizazioari buruzko hitzaldi batean Madrileko euskal etxean, abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna dela ospatzeko egingo den ekitaldi batean. Hitzaldiaren ondoren, sailburuordeak eta HABEk lankidetza hitzarmen bat izenpetuko dute Madrileko Euskal Etxean euskarazko eskolak emateko.

Bihar, abenduak 2, ostirala, Europako erakundeek Madrilen duten ordezkaritzak EBn eleaniztasunari buruzko mintegi bat egingo dute, eta mintegi horretan Lurdes Auzmendik sailburuordeak parte hartuko du Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza politikari buruzko hitzaldi batekin.

Informazio gehiago: http://ec.europa.eu/spain/novedades/agenda/poliglotti-fundacion-yuste_es.htm

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Irune Aguirrezabal Quijera, Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaria