Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

REVERSE MINTEGIA: Eskualdeko Karta

2011.eko abenduak 01

Joan den abenduaren 1ean lehen REVERSE Mintegia ospatu zen Lakuan, Eusko Jaurlaritzak beste hamahiru kide europarrekin batera parte hartzen duen izen bereko Interreg proiektuaren inguruan. REVERSE biodibertsitateak nekazaritza, turismoa eta lurralde plangintzarekin duen harremanaz arduratzen da. Zehazki, hiru gai horiek biodibertsitatea kontserbatzen modu erabakigarrian nola lagun dezaketen aztertzen du, eta ondorioak bi Kartetan islatzeko asmoa dago, bata Europa mailan eta bestea EAE mailan.

Mintegiaren helburua Eskualdeko Kartaren edukien zirriborroa lantzea izan zen, biodibertsitatea eta REVERSE proiektuak arreta berezia eskaintzen dien hiru gaien ingurukoa izango dena (nekazaritza, turismoa eta lurralde plangintza), baita laugarren arlo bati buruzkoa ere, gizarte bezala izendatua. Hainbat lagunek jaso zuten Mintegian hartzeko gonbitea, ondoko eragileak ordezkatzeko: gaiei lotutako autonomia erkidego eta lurralde historiko mailako administrazioak eta erakunde erabaki-hartzaileak, iraunkortasunarekin konprometitutako tokiko administrazioak, eta Mintegiko gaiei buruzko adituak, enpresetan, administrazioetan, ikerketa zentroetan, unibertsitateetan, elkarteetan, eta abar dihardutenak.

46 lagunek parte hartu zuten baterako saioaren ondoren, gaikako taldeetan egin zen lan. Partaideek emandako datu eta iritziekin Mintegiko partaidetza eta ebaluazioa aztertu ahal izango dira.

Jarraian ikus daitekeen egitarauan kontsulta daitezke baterako saioaren edukiak, baita taldeko lanaren emaitzak ere:

9.00 – 9.15

Ongietorria. Maria Aranzazu Leturiondo, Ingurumen Sailburuordea, Eusko Jaurlaritza

9.15 – 9.30

Biodibertsitateari buruz partekatutako etorkizun-senerako osagaiak. Germán Alonso, Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaria, Eusko Jaurlaritza. (ingredientes_vision.pdf)

9.30 – 9.45

REVERSE proiektuaren aurkezpena. Marta Rozas, Biodibertsitatearen Zerbitzuburua, Eusko Jaurlaritza. (proyecto_reverse.pdf)

9.45 – 10.15

Eskualdeko Karta testuinguruan kokatzea eta helburuak.Mintegiaren helburu eta itxaropenak. Azucena Salazar, REVERSE proiektuaren koordinatzailea, Eusko Jaurlaritza. (objetivos.pdf)

10.15 – 10.30

Mintegiaren gaiari buruzko sarrerako bideoa(bideoaren_itzulpena.pdf)

10.30 – 11.00

Kafea

11.00 – 13.15

Taldeko saioak

  • Nekazaritza eta Biodibertsitatea taldea
  • Turismoa eta Biodibertsitatea taldea
  • Lurralde Plangintza eta Biodibertsitatea taldea
  • Gizartea eta Biodibertsitatea taldea

 

13.15 – 14.00

Bateratzea, ondorio orokorrak eta ebaluazioa

 

 

Mintegia ospatu ondoren, eta bertan parte hartu zutenen iradokizunei jarraituz, Eskualdeko Kartaren edukiak lantzen jarraituko da, bai Openideiak plataforman ireki den REVERSE taldearen bidez, baita inplikatutako eragileen partaidetza sakon eta zabalagoa lortzeko esfortzuen bidez, nahiz 2012.ean zehar mintegi gehiago ospatuz ere.

Honenbestez, 2012. urtearen amaierarako Eskualdeko Karta bat esku artean izango dugula espero da, ondare komun honen balioa agerian jartzeko eta berau kontserbatzeko helburu eta konpromisoak bilduko dituena, biodibertsitatearena, alegia.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko