Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Mouin, Hiriko, Doocuments Software, Gomavial, Linkatu eta Sustainable References hautatuak izan dira Tech Tour Biltzarrean parte hartzeko

2011.eko azaroak 30

 

  • Hautatutako enpresen izenak gaur jakinarazi dira Guggenheim Museoan egindako gala-afari batean
  • Guztira sei Euskal enpresa dira, eta horietako bat bakarka aurkeztuko da (Mouin) eta gainerakoak SPRIren bitartez

Bilbao, 2011ko azaroaren 30a.

Mouin, Hiriko, Doocuments Software, Gomavial Solutions, Linkatu eta Sustainable References izan dira Tech Tour Biltzarrean parte hartzeko hautaturiko euskal enpresa, gaur eta bihar Euskadin izango den Biltzarrean. Tech Tour Biltzarraren 51. edizioak inbertitzaile potentzialak dituzten Europa hegoaldeko punta-puntako enpresa teknologikoak bildu ditu, beren proiektuak aurkezteko aukera izan dezaten, eta, horrela, finantziazioa lor dezaten.

Arrisku-kapitaleko enpresetako hogei profesional seniorrek eta teknologia, ikerketa eta sustapen ekonomikoko hainbat adituk osatu dute hautaketa-batzordea, eta batzordeburua Carles Ferrer izan da, Nauta Capital enpresako inbertitzailea.

Euskal enpresak honako hauek dira:

Mouin, bakarkako aurkezpenarekin parte hartzen duen bakarra. Gasteizko konpainia bat da, eta dagoeneko existitzen diren webguneak merkatuko plataforma garrantzitsuenentzako aplikazio erraz bihurtzeko aukera ematen duen teknologia garatzen du.

Hiriko. HIRIKO Proiektua AFYPAIDA ETA DENOKINN elkarteek MIT institutuaren lankidetzarekin sustatutako ekimen bat da, "Citycar" izeneko hiri-mugikortasun berrirako konponbide berri bat garatzeko.

Doocuments Software. Software konpainia bat da, eta ofimatikako tresna aurreratuak garatzen ditu, bezeroekiko enpresa-prozesuetan betiko testu-prozesaketako aplikazioak, kalkulu-orriak eta emailak osatzeko.

Gomavial Solutions. Erabilitako pneumatikoekin egindako erabilera teknikoko ehungaiak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu.

Linkatu, Web Semantikoaren teknologiak buru izango dituzten informazio-zerbitzuen belaunaldi berrian espezializatua.

Sustainable References enpresak Barakaldon du egoitza, eta CO2 emisioak murrizteko konponbideak biltzen ditu.

Biltzarraren hiru egunetan, enpresa bakoitzak 20 minutu izango ditu konpainia aurkezteko bazkide nagusiei, presidenteordeei eta arrisku-kapital globaleko zuzendari nagusiei eta teknologiaren industriari, baita zerbitzu-hornitzaileei ere. Horrela, hautatutako enpresa bakoitzak sare profesional berriak sortu ahal izango ditu, eta finantziazioa jasotzeko aukera izango du.

Biltzarrak Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren lankidetza aktiboa izan du SPRIren bitartez (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea), eta sustatzailea Tech Tour Europe elkarte independentea da, irabazi-asmorik gabea, Genovan sortua 1998. urtean. Lehenengo zatia, azaroaren 30a eta abenduaren 1aren goiza, Deustuko Unibertsitatean eta Bizkaiko Parke Teknologikoan egingo da, eta bigarren zatia, aldiz, Erroman egingo da, abenduaren 1aren arratsaldean eta hurrengo egunean.

Tech Tour Europe elkarteak Euskadi hautatu du Biltzarraren lehen zatia egiteko, tradizio ekintzaile handiko eskualdea delako, eta industria, bilakatu ahala, I+G+Bko inbertsioan inplikatzen delako. Izan ere, inbertsio hori BPGaren % 2 da une honetan, Espainiako batez bestekoaren gainetik eta Europako batez bestekoaren parean. Testuinguru horretan, Enpresa eta Berrikuntzarako Zentroak (EBZ) aktiboki lanean ari dira inbertsio horren bitartez oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzeko.

 

- Hautatutako enpresak:

  • - Espainia:

Enpresa

Hiria

Agnitio

Madril

AnaFocu

Sevilla

Documents Software

Bilbo

Digital Legends

Bartzelona

Fractalia

Madril

Gomavial Solutions

Donostia

Hiriko

Gasteiz

KDPOF

Madril

Kinamik Data Integrity

Bartzelona

Kuapay

Espainia

Linkatu

Arrasate

Mouin

Gasteiz

Nuubo

Madril

Scytl

Bartzelona

Sustainable Reference

Barakaldo

UAV Navigation

Madril

Zhilabs

Bartzelona/Madril

 

  • - Italia:

Enpresa

Hiria

Admantx

Napoles

Blomming

Milan

Cascaad

Milan

EryDel

Urbino

Green Bit

Grugliasco

IGEA Medical

Capri

Jobrapido

Milan

RisparmiouSuper.it

Milan

S5Tech

Milan

Silicon Biosystems

Bolonia

Solergy

Formello

TheBlogTv

Milan/Erroma

 

  • - Grezia:

Enpresa

Hiria

Trip.ru

Atenas

 

                                                                                           

                                               www.techtour.com

 

 

           V K Comunicación

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Patricia Loredo

Tel.: 944 01 53 06. Mugikorra.: 629749047

E-mail: patricia@vkcomunicacion.com

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan